Asuncion Klinika
29 de abr de 20201 min.
Maskarak erabiltzeari, eskuak garbitzeari eta gizartea isolatu eta urruntzeari buruz OMEk gomendatutako neurriez gain, garrantzitsua da honako gomendio hauek ere kontuan hartzea:
Manga luzeko arropa erabili.
Ilea jasota irten kalera.
Eraman gel desinfektatzailea gainean eta erabili edozein objektu edo ate-pikaporte ukitu ondoren.
Maskara edukiz gero, etxetik irten baino lehen erabili.
Ez ukitu ezer eskuak garbi eta desinfektatuta eduki arte.
Eremu guztiak ezin baditugu ondo garbitu, dutxatzea da aukerarik onena.
Espazio edo kaxa bat prestatu behar da gurekin daramatzagun objektu guztiak (diru-zorroak, telefonoak, betaurrekoak...) uzteko, ura eta xaboia edo alkohola erabiliz desinfektatzeko.
Espero dugu neurri horiek etxetik irtetean eta sartzean birusaren hedapena saihesteko balio izatea.