©2019 by Asunción Klinika

ARNAS ERREHABIITAZIORAKO UNITATEA

Bueltatu zaitez arnastera

Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitatea disziplina anitzeko zerbitzua da, eta neumologiako eta errehabilitazioko espezialistak biltzen ditu. Arnas aparatuko gaixotasun kronikoak dituzten gaixoekin berredukazio global bat lantzen du zerbitzuak, eta bereziki, BGBK (Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) dutenekin dihardu. 

Nola funtzionatzen du Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitateak? 

Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitatea disziplina anitzeko taldea da, eta Itxaso Sayago neumologoak, Laida Artola sendagile errehabilitatzaileak eta formakuntza espezifikoa duten fisioterapeuta eta erizain talde batek osatzen dute.
 

Tratamendu pertsonalizatua egin ohi da, paziente guztiek ez baitute patologia bera, eta ezta ondorio kliniko berak ere. Hargatik, aurrez paziente bakoitzaren ebaluazioa egin ohi da, eta espirometria bidez obstrukzio bronkialaren maila, neurtzen da; baita esfortzu proba bidezko ariketa gaitasunaren eta martxaren eta bizi mailaren test bana ere, kalitate galdetegien bidez.  Neurgailu horien arabera, programa indibidualizatu bat egiten da.  

 

Ariketa fisikoaren garrantzia:

Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitatea ezberdin bilakatzen duena faktore fisiko-aerobikoa da. Arnas errehabilitazio tradizionala biriken funtzioa argitze mukoziliarraren bidez egiten da, aire bidearen erresistentzia murriztuz. Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitateak, berriz, pazientearen gerturatze holistiko bat egiten du, teknika tradizionalei gehituta:  

  • Ariketa fisikoa

  • Fisioterapia

  • Esku-hartze nutrizionala

  • Euskarri psiko-soziala

Nola garatzen da gure Arnas Errehabilitaziorako programa?

Programak 3 hilabeteko bataz besteko iraupena du, astean bi egunez, ordubeteko saio bat eginda. Denbora horretan pazienteak, beti fisioterapeutaren begiradapean eta hark zedarritutako bihotz maiztasunarekin, honako entrenamenduak egin ohi ditu: 

  • Behe atalaren erresistentzia aerobikoa bizikletarekin.

  • Goiko atalaren erresistentzia aerobikoa eskuzko ergometroarekin. 

  • Pesa bidezko indar entrenamendua.

 

Arnas Errehabilitazioko programak honakoak ere hartzen ditu:

  • Aireztapen abdominodiafragmatikoa edo arnas pizgarrien aparatuen bidezko fisioterapia teknikak 

  • Arnas giharretako eskastea dagoen kasuetan, bitariko Oxygena gisako arnas pizgarriekin ariketak

 

Halaber, programa abian den bitartean pazienteei arnas aparatuko gaixotasun kronikoei buruzko gida oso bat ematen zaie, haiek ezagutzaren bidez beren gaixotasunaren tratamenduarekiko eta terapia okupazionalarekiko ahaldundu daitezen.  

Nori zuzendua dago Arnas Errehabilitaziorako Unitatea

Asunción Klinikako Arnas Errehabilitaziorako Unitatea oro har, honako paziente multzoei zuzendua dago: 

  • Arnas Gutxiegitasun kronikoa, Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBX), egunerokotasunean Disneadun (Itomena) Enfisema Asma duten pazienteei.

  • Fibrosi kistikoa edo bronkiektasia duten paziente hipersekretoreei (flema edo expektorazio asko).

  • Gaixotasun neuromuskularral eta eraginkortasunik gabeko eztula duten pazienteei. 

  • Arnas aparatuko gaixotasun kroniko mugatzaileak dituztenak, biriketako fibrosi interstizial zedarrigabea edo biriketako HTA kasu.

  • Kirurgia torazikoa egin zain dauden pazienteak, hala nola biriketako tumoreak kentzea, mediastinoko tratamendu patologikoak edo neumotoraxa.
     

Adin edo gaixotasunaren larritasunak mugarik jartzen ez duen arren, badira programan parte hartzeko zenbait betebehar: 

  • Egonkortasun Klinikoa

  • Pazientea erretzailea ez izatea edo desohitze tabakikoko programaren batea ez egotea 

  • Errehabilitazioan eragina izan dezakeen gaixotasunik ez izatea

 

Arnas errehabilitazioaren onurak

  • Biriketako gaixotasun kronikoen sintomatologiaren lasaitzea

  • Bronkioetako infekzio kopuruen murriztea eta, ondoioz, ospitaleratzeen murriztea

  • Egoera fisikoaren eta emozionalaren hobetzea

  • Pazientearen bizimodu sozialaren hobetzea

  • Disnearen (neke sentipenaren) murriztea

  • Esfortzu gaitasunaren handitzea

  • Eta, orokorrean, pazientearen osasun orokorraren eta bizi kalitatearen hobetzea

ARNAS ERREHABILITAZIORAKO UNITATEAK LAGUN ZAITZAKEELA USTE DUZU? 

Jarri gurekin harremanetan eta har ezazu hitzordua Arnas Errehabilitaziorako Unitatean, edo eskatu ezazu informazio gehiago

DEITU GAITZAZU

943 697000

 

KONTAKTUA

Izaskungo aldapa, 20400, Tolosa, Gipuzkoa

Telefonoak: 

Asunción Klinika Zentralita: 943 697000

Administrazioa: 943 697000

Belate Osasun Zentroa: 943 697000

Andoain Osasun Zentroa: 943 697000

Ordizia Osasun Zentroa: 943 16 40 48

Bidasoa Osasun Zentroa: 943 63 39 74