DESOHITZE TABAKIKOKO UNITATEA
Libratu zure bizitza ke txarretatik
Saihestu daitekeen munduko lehen heriotz eragilea da tabakoa. Gaixotasun kardiakoen %30en atzean dago, eta minbiziaren nahiz haren sorturiko heriotzaren eragile nagusia da. Halaber, frogatua dago tabakismoak laneko absentismoaren arriskua hazi eta hura luzatu egiten duela. Kalte horien aurka egiteko eraginkortasun frogatua duen desohitze tabakiko plan pertsonalizatu bat proposatzen dizugu.

Asunción Klinikako Desohitze Tabakikoko Unitatea María del Mar del Castillo doktoreak gidatzen du. Tabakismoan aditua da, eta Master bat du Kantabriako Unibertsitatetik.
Antzeko beste terapiek ez bezala, Asunción Klinikako Desohitze Tabakikoko Unitatean adikzioa banaka tratatzen dugu, terapia eta jarraipen psikologiko pertsonalizatua laguntza farmakologikoarekin uztartuz.
Hiru fase ditu terapia horrek:
-
Prestakuntza fasea: Pertsona erretzailearen egoeraren balorazio bat egitean datza. Pertsona hori non eta nola dagoen jakitea, zergatik erretzen duen, zein motibazio maila duen, zein arazo gehigarri... eta horren arabera programatzen da erretzeari uzteko momentua.
-
Abstinentzia fasea: Behin diagnostikoa eginda, tratamendu estrategia bat egiten da, eta erretzeaileari uzten eta abstinentzia mantentzen laguntzen zaio. Hor zenbait metodo erabili ahal ditugu, farmakologikoak eta ez-farmakologikoak, eta teknika ezberdineko babes psikologikoa. Fase horretan pazienteari laguntza psikologikoa edo farmakologikoari eman behar zaio, beharren arabera.
-
Mantenu fasea: Berriz erretzeari ekitea saihesteko.
Desohitzeko Tabakikoko terapiak zenbait kontsulta ditu pazienteari erretzearen uzteko prozesuaren momentu ezberdinetan babesa emateko. Garai horretan espirometriak, cooximetriak edo aldizkako pisu kontrolak egiten dira, hori guztia pertsonak erretzeari behin-betiko uzteko helburua lortzeko bidean jarraipen sakon bat egiteko xedez.
ERRETZEARI UZTEN DIOZUNEAN...
24-72 ordu
Usaimena eta dastamena hobetzen dira. Arnastea errazagoa egiten da. Energia handitzen da.
3-9 hilabete
Eztul, zurrunka eta arnasteko zailtasuneko hobera egiten dute. Biriken gaitasuna %10 baino gehiago hobetzen da.
Urte 1
Kardiopatia koronarioen arriskua erdira murrizten da erretzen darraitenekin alderatuta.
10 urte
Biriketako minbizia garatzeko arriskua erdira murrizten da erretzen darraitenekin alderatuta. Gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua sekula erre ez dutenen parekoa da.
15 urte
Iktusa pairatzeko arriskua inoiz erre ez duenaren parekoa da.
“Tabakorik gabe bizitzeak pena merezi izateko arrazoiak bilatu behar dira"

Mª del Mar del Castillo
Mº del Mar del Castillo doktorea Medikuntzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Inmunoalergologia Kliniko eta Profesionalean diplomatu zen Parisko Unibertsitatean.
Halaber, Aditua da Tabakismoan, eta Kantabriako Unibertsitateko Master bat du.
ERRETZEARI UTZI NAHI DIOZU?
Jar zaitez gurekin harremanetan, eta gorde hitzordua Desohitze Tabakikoko Unitatearekin.

Deitu gaitzazu
943 697000
