ETXEKO OSASUN ARTAPENERAKO UNITATEA
Zerbitzurik gertukoena
Asunción Klinikako Etxeko Artapenerako Unitateak osasun arrazoiengatik, mugikortasun arrazoiengatik, edo, besterik gabe, erosotasunarengatik, osasun arreta etxean jaso nahi dutenei eskaintzen die arreta.

Nola dihardu unitateak?
Etxeko Osasun Arretaren Unitatea erosotasunarengatik, mugikortasun arazoengatik edo kontu terapeutikoengatik sendagilearen bisita etxean edo hotelean jaso nahi duten pertsona horientzat pentsatua dago.
Bisitak familia mediku batek egiten ditu, eta gailu osoekin aritzen dira:
-
Zauriak sendatzeko botikina
-
Ekografoa
-
Elektrokardiografoa
-
Saturometroa
-
Oinarrizko medikazioa
Bisitak programatuak izan daitezke, 8:00etatik 22:00etarako ordutegiarekin, XXXX zenbakira deituta edo Larrialdiak, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Larrialdi kasuetan, gure sendagileek 30 minutu baino gutxiagoan azaltzeko konpromisoa dute. Beharra izanez gero, pazienteak Asunción Klinikara joan ahalko du, edo gure espezialisten eskutik osasun arreta espezializatua jaso.
Zein eremu hartzen du Etxeko Osasun Arreta Unitateak?
Orain artean, Etxeko Osasun Arreta Unitateak Donostiako hirigunean soilik egiten du lan.

TALDEA
Lucía Nieto eta Pedro Lagos doktoreak dira Etxeko Arretako Unitateko arduradunak. Biek, halaber, Asunción Klinikako baliabideen eta espezialisten babesa dute.

SALNEURRIAK ETA ZERBITZUAK
Etxerako 1. bisita
120 €
Aurrerantzeko etxeko kontsultak
70 €
Larrialdietako kontsultak (20h-2h eta jaiegunak)
150 €
Elektrokardiograma
30 €
Odol-ateratzeak
30€ + Laborategiko Analitiken Salneurria
Ekografia
60 €
Zaurien zainketa
50 €
Jarraipena - 4 bisita
224 €
Jarraipena - 8 bisita
392 €
Azterketa zehatzak behar duzun tokian
Larrialdi arreta 24 ordu - 365 egun
Asunción Klinikako baliabideen laguntza
Erosotasuna, nonahikotasuna, eta kontrola
ETXEKO ARRETAKO UNITATEAREN ZERBITZUAK KONTRATATU NAHI DITUZU?

deitu gaitzazu
943 697000
