top of page

Asuncion Klinikak "Osasuna Kalean 2026" zikloa itxiko du zahartzaroko elikadurari buruzko hitzaldi batekin

  • Writer: Asuncion Klinika
    Asuncion Klinika
  • 27 minutes ago
  • 1 min read

Ysabel Muñoz Dk., Asunción Klinikako Barne Medikuntza zerbitzuko burua, "Nutrizioa

eta Osasun Integrala Zahartzean" hitzaldia eskainiko du irailaren 3an, Tolosako

Berdura Plazan

"Osasuna Kalean 2026" osasun hitzaldi zikloak azken saioa izango du datorren irailaren 3an,

18:00etan, Tolosako Berdura Plazan. Ekitaldi horretan, Ysabel Muñoz doktoreak, Asunción Klinikako Barne Medikuntza zerbitzuko buruak, "Nutrizioa eta Osasun Integrala Zahartzean" hitzaldia emango du. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.


Hitzaldian zehar, Muñoz doktoreak helduaroan elikadura baldintzatzen duten faktore nagusiak landuko ditu, besteak beste: zentzumenen egoera (usaimena, dastamena eta ikusmena), hozka egiteko eta irensteko aparatuaren egoera, autonomia eta mugitzeko gaitasuna, aurretiazko gaixotasunen eragina, gaitasun kognitiboa eta egoera sozio-emozionala.


Hitzaldiak, era berean, adinekoen dietan falta ezin diren nutrienteak errepasatuko ditu: animalia eta landare jatorriko proteinak, koipe osasungarriak, karbono hidrato konplexuak, mineralak (kaltzioa, burdina, zinka, selenioa eta sodioa, azken hau kantitate moderatuan), A, C, B, E eta D taldeko bitaminak, ura eta zuntza.


Muñoz doktoreak, gainera, adin honetan elikadura egokiak dakartzan onurak azalduko ditu:

gaixotasunak eta aurretiazko patologien errekaidak prebenitzea, gorputzaren funtzionamendua optimizatzea adinarekin datorren gainbehera fisiologikoaren gainetik, tonu muskular hobeari esker eroriketa arriskua murriztea, eta digestio eraginkorragoa.


Hitzaldi honekin, Asunción Klinikak "Osasuna Kalean" 2026ko edizioari amaiera emango dio,

Tolosako herritarrei osasun edukiak beren profesionalen eskutik hurbildu dizkien zikloa.


 
 
 

Comments


bottom of page