ENPRESENTZAT IRTENBIDEAK
Zure pertsonala zaintzen dugu
Zaindu zure langileak eta murriztu luzaroko bajengandik eratorritako gastuak enpresentzat ditugun aukerekin.
Prebentzio planak:
Prebentzioa da botikarik onena. Horregatik, zure enpresari zure langileriaren osasuna zaintzeko planak errazten dizkiogu, bere osasun arazoei aurrea hartzea ahalbidetuz. Halaber, pertsonalizatutako prebentzio eta zaintza planak egiten ditugu, zuen behar eta nortasunaretara moldatuak.
-
Kerik gabeko enpresa: Tabakismoa munduko lehen heriotz eragile saihesgarria da. Bihotzeko gaixotasunen %30en atzean dago, eta minbiziaren eta haren bidezko heriotzaren eragile nagusia da. Halaber, tabakismoak absentismo laborala garatu eta luzatzen du. Kalte horren aurka egiteko zure enpresari egokitutako desohitze tabakiko plana habituación tabáquica gomendatzen dizugu.
-
VIP azterketak ardura karguetarako: Erdi-mailako arduradunak, goi kargudunak, konfiantzazko langileak... Fidelizatu eta zaindu zure enpresako balio nagusiak VIP azterketekin. Goiz batean, itxaron zerrendarik gabe, eta astebete baino gutxiagoko emaitza eta osasun aholkuekin.
-
Plan pertsonalizatuak: Konta iezaguzu zer duzun buruan, nola zaindu nahiko zenituzkeen zure langileak, eta horri egokitutako plana egingo dugu. Espezialitate askoko zerrenda bat eta irtenbide berritzaileak eskain ditzaketen profesionalak jartzen ditugu zure eskura, enpresa ezberdin bat izan zaitezen, bere langileen osasunarekin konprometitua eta talentua mantentzeko gaitasuna duena.
Fortfait kirurgikoak
Murriztu arreta publikoko hiru mailen itxaron zerrendek eragindako lan bajen luzera irtenbide kirurgikoen paketearen bitartez. Itxaron zerrendarik gabe, preziorik eta arretarik onenean.
Kirurgia orokorra
-
Hernia inginala
-
Barizeak
-
Sakroak
-
Besikulak
-
Hemorroideak
-
Kolonoskopiak
-
Gastroskopiak
Traumatologia
-
Hatz malguak
-
Tunel karpianoa
-
Belauneko artroskopia
-
Sorbaldako artroskopia
-
Juanetea
-
Belauneko eta aldakako protesiak
Bestelakoak
Zure enpresari moldatutako irtenbide kirurgikoak nahi dituzu? Jarri harremanetan Pazienteen Arretarako zerbitzuarekin, esan zer behar duzun, eta zure behar eta aurrekontura moldatutako oferta bat prestatuko dizugu.
GEHIAGO JAKIN NAHI?
Pazientearen Arretarako zerbitzuak argituko dizkizu zalantzak. Jarri gurekin harremanetan eta zure neurriko plan bat diseinatuko dugu.