©2019 by Asunción Klinika

PAZIENTEAREN GIDA

Zalantza guztiak argitzen

Ohiko galderak, historia klinikorako sarbidea, hitzordu eskaerak, Preguntas frecuentes, acceso a la historia clínica, reserva de citas, paziente ospitaleratuarentzat informazio erabilgarria... Zure saila da hau 

Zure Historia Klinikorako Sarbidea

Analisietako emaitzak, erradiografiak.. zure historia klinikoa, klik batera

Pazientearen eskubide eta betebeharrak

Paziente informatua paziente ahaldundua da

OSPITALERATUA IZANGO BAZARA...

  • Harrera Zerbitzuak zure ospitaleratzea kudeatu eta formalizatuko du. Horretako, zure NANa aurkeztu beharko duzu, eta kontzertuaren bidez iristen bazara, zure Osasun Txartela. Zure aseguru etxea edo mutualitatea izango bada ospitaleratzeari aurre egingo diona, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.  

  • Ospitalizazio Solairuan Erizaintzako taldeak hartuko zaitu, eta behar duzun guztia erraztuko dizu zure egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin. 

  • Tratamendu medikorik baduzu, edo alergiaren bat baduzu, erizainei jakinarazi beharko diezu behin Ospitaleratze solairura iristen zarenean.

  • Txirrina duzu gelan, eta larrialdi txirrina komunean. Deitu behar duzun aldiro. 

BISITAK...

  • Bisiten ordutegia 10:00etatik 20:00etara da.

  • Gelakidearei molestatzea ekiditeko, eskertuko genizuke lagun eta senideak bi lagunetik gorako taldeetan ez etortzea. 

  • Pertsona batek eguneko 24 orduetan lagun zaitzake, gaua barne. 

  • Baimenduak salbu, ez da 12 urtez azpiko adingabeen bisitarik onartzen

  • Gainontzeko ospitaleratuei oztopoak eragitea saihesteko, bisitariek ezin dute pasilloan egon. Gelatik irten behar duten aldiro itxaron gelara joan behar dute. 

  • Ospitaleko eremua ISILTASUNAREN beharra dagoela gogorarazten da, bereziki 22:00etatik aurrera. 

  • Datuen Babeserako Legeak debekatu egiten digu pazienteari buruzko inolako informaziorik ematea  haren baimenik gabe. Horrek bere gelako zenbakia ere hartzen du. Hargatik, ospitaleratuta zaudenean zerorrek eman beharko diozu zure gelako zenbakia lagun edo senideei.  

SENDAGILEEN BISITA

  • Ospitaleratuta zaudenean egunero jasoko duzu sendagileen bisita, igandean izan ezik, egun horretan zure egoera klinikoaren araberakoa izango baita.

  • Espezialista zure gelara joaten denean, zure laguntzaileek pasillora atera beharko dute. Zure azterketa amaitzean espezialistak berak emango die zure egoeraren berri. 

JATORDUEN ORDUTEGIA

  • 8.30: Gosaria

  • 12.30: Bazkaria

  • 17.00: Askaria

  • 19.30: Afaria

TELEBISTA

  • Logeletako telebistek aurretiaz ordaintzeko sistema baten bidez funtzionatzen dute. Birkargatzeko txartelak Ospitalizazioko solairu bakoitzeko egongelatan dauden kioskoetan aurki ditzazkezue. Zerbitzuaren kostua 3 eurokoa da 24 ordurako, eta 12 euro zazpi egunerako. 

ASEGURU ETXEAK ETA MUTUAK

Zure mutuaren edo aseguru etxearen bidez gure zerbitzuak kontratatu nahi dituzu?

Aseguru etxe guztiekin egiten dugu lan

Kafetegia - Jatetxea

Asunción Klinikako beheko solairuan kafetegi-jatetxe bat aurkituko duzu, non etxeko jakiak, pintxoak, eguneko menuak eta abar dastatu ahalko dituzun. Egunkariak ere saltzen dituzte. 

ORDUTEGIAK:

Astelehenetik Ostiralera 8:00-21:00

Larunbatetan 8:00-15:00

Igandeetan itxita

KONTAKTUA

Izaskungo aldapa, 20400, Tolosa, Gipuzkoa

Telefonoa: 

 Asunción Klinika Zentralita: 943 697000

Administrazioa: 943 697128

Belate Osasun Zentroa: 943 698808

Andoain Osasun Zentroa: 943 305999

Ordizia Osasun Zentroa: 943 164048