©2019 by Asunción Klinika

EGONALDI ERTAINEKO OSPITALIZAZIO UNITATEA

Hauskorrenak Zaintzen

Asunción Klinikako Egonaldi Ertaineko Unitateak prozesu akutu bat igaro ostean errekuperazio osoa izateko egonaldi luzeagoko ospitalizazioa behar duten pazienteak artatzen ditu, adinduak gehienbat. Patologia anitzeko pazienteak izan ohi dira, polimedikatuak, eta hauskortasun handia izaki, konplikazio ebolutiboak direla eta zaintza espezifikoak behar dituztenak. 

EEOUak hiru motako pazienteak artatzen ditu:

  • Susperraldi fasean dauden pazienteak: Gaixotasunaren fase akutua gainditu ostean, beste eremu edo arreta mailatan jaso ezin dituzten zaintza medikoen jarraitutasun bat behar dutenak dira.

  • Ospitaleko errehabilitazioa behar duten pazienteak; Prozesu akutu neurologikoen, traumatologikoen eta ortopedikoen ondorioz ezgaitasun garrantzitsua dutenak dira. 

  • Bere bizitzaren fase terminalean zaintza paliatiboak behar dituzten pazienteak dira.

Jakinik paziente horietako askok gaixotasunari lotutako dependentzia arazoak izan ohi dituztela, Unitateak etenik gabe dihardu Tolosaldeko zerbitzu sozialekin lanean  alta jaso osteko inguru soziala hobetzeko irtenbideak lortzeko; etxean bertan, erresidentziatan edo arreta soziosanitarioko bestelako aukeretan. 

Asunción Klinikako Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze Unitateko arreta gisa horetako gaixoak zaintzeko behar den formakuntza duten erizainek ematen dute,  eta errehabilitazio ekintzetan fisioterapeutak aritzen dira. 

 

Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze Unitate Barne Medikuntzako Zerbitzuaren barruan dago, nahiz eta Asunción Klinikako edozein espezialista prest dagoen paziente bakoitzaren behar espezifikoei aurre egiteko. Ana Belén Martínez da Zerbitzuko gainbegiralea.

10 ohe

1 Errehabilitaziorako gimnasioa

1 Olgeta jardueretako areto bat

1 Disziplina anitzeko espezialitate talde bat 

KONTAKTUA

Izaskungo aldapa, 20400, Tolosa, Gipuzkoa

Telefonoa: 

 Asunción Klinika Zentralita: 943 697000

Administrazioa: 943 697128

Belate Osasun Zentroa: 943 698808

Andoain Osasun Zentroa: 943 305999

Ordizia Osasun Zentroa: 943 164048