©2019 by Asunción Klinika

GURE ZENTROAK

Gipuzkoaren Zerbitzura

Asunción Klinikan Gipuzkoan barrena hedatutako sare indartsu bat dugu, ospitale bat, hiru anbulategi eta Arrasate Osasun Zentroko (Donostia) espezialitate anitzeko kontsulta bat biltzen dituelarik.

11.jpg

ASUNCIÓN KLINIKA

Ospitalea

Asunción Klinika Tolosan kokaturiko espezialitate-anitzeko klinika da. 120 oheko edukiera du, teknologia berriena, zerbitzu kartera osoa, eta talde mediko bikaina.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuari esker, Asunción Klinikak Tolosaldea eskualdeko ospitale gisa funtzionatzen du, 31 herritan banaturiko 63.000 laguni baino gehiagori osasun arreta eskainiz.

BELATE OSASUN ZENTROA

Anbulategia

Tolosako erdigunean kokatua, Belate Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, 14 kontsulta gela, osaketa gela bat, erradiodiagnostikorako eta ekografia ginekologikorako 3 eta 4D teknologia ditu. 


Belate Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatazen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, eta baita paziente pribatuak  nahiz mutua eta aseguru etxeetako bezeroak ere. 

recepcion_belate.jpg
 
 
recepcion_andoain.jpg

ANDOAIN OSASUN ZENTROA

Anbulategia

Andoaingo erdigunean kokatua, Andoain Osasun Zentroa Asunción Grupo barnean dagoen anbulatorioa da. Erreabilitazio gimnasioa, zenbait kontsulta gela, sendaketako bat, eta erradiodiagnostikorako eta 3 eta 4 D ekografia ginekologikorako teknologia ditu.

Belate Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatazen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, eta baita paziente pribatuak  nahiz mutua eta aseguru etxeetako bezeroak ere. 

 

ORDIZIA OSASUN ZENTROA

Anbulategia

Ordiziako erdigunean kokatua, Ordizia Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, zenbait kontsulta gela, sendaketa gela bat, eta erradiodiagnostikorako eta 3 eta 4 D ekografia ginekologikorako teknologia ditu.

 

Ordizia Osasun Zentroak paziente pribatuei, mutualitateei eta aseguru etxeei eskaintzen die arreta.

ordizia_gimansio2.jpg
 
 

ARRASATE OSASUN ZENTROA

Kontsulta

Familia Medikuntzako, Kirurgia Orokorreko eta Traumatologiako kontsulta bana dugu Donostiako erdigunean kokaturiko Arrasate Osasun Zentroan. Analitikak jasotzeko gune gisa ere funtzionatzen du. 

Ordutegiak:

Helbidea: Arrasate, 53, 20005, Donostia.

KONTAKTUA

Izaskungo aldapa, 20400, Tolosa, Gipuzkoa

Telefonoa: 

 Asunción Klinika Zentralita: 943 697000

Administración: 943 697128

Belate Osasun Zentroa: 943 698808

Andoain Osasun Zentroa: 943 305999

Ordizia Osasun Zentroa: 943 164048