top of page
  • Writer's pictureAsuncion Klinika

Asuncion Klinikak kirurgia plastikoko eta medikuntza estetikoko zerbitzu berria abian jarri du

Updated: Oct 11, 2022

Ricardo Pérez Yenes doktorea, Kirurgia Plastiko eta Konpontzailean aditua Nafarroako Unibertsitatean, zerbitzuburua izango da, eta Gabriela Noguera doktorea ere izango da medikuntza estetikoaren arduraduna.



Asuncion Klinikak Kirurgia Plastikoko eta Medikuntza Estetikoko zerbitzu berri bat jarriko du martxan hil honen erdialdetik aurrera, horrelako ebakuntzen gero eta eskari handiagoari erantzuteko. Zerbitzua Ricardo Pérez Yenes doktoreak , Kirurgia Plastiko eta Konpontzailean aditua Nafarroako Unibertsitatean, eta Gabriela Noguera doktoreak ,Oftalmologian aditua Venezuelako Unibertsitatean eta Medikuntza Estetikoan masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, osatuko dute.



Kirurgia plastiko zerbitzu berriaren arloak, nagusiki, interbentzio kirurgikoak izango dira, hala nola bularra handitzea, mastopexiak, blefaroplastiak edo ginekomastiak, eta medikuntza estetikoaren arloa, berriz, zahartzearen aurkako tratamendu ez-inbaditzaileak, larruazalaren kalitatea hobetzea edo ilea erortzea izango dira, besteak beste.


Zerbitzu berriak Tolosa eta Donostia izango ditu kontsulta-gune, eta ebakuntzak zentroko ospitalean egingo dira.


0 comments
bottom of page