top of page
  • Writer's pictureAsuncion Klinika

Asuncion Klinikak programatutako kirurgiak bertan behera utzi ditu

  • Kirurgia urgenteak eta onkologikoak bakarrik artatuko dira

  • Ezohiko aireztapen-neurriak behar dituzten COVID pazienteak artatzeko ZIU bat gaituko da.

  • COVID isolamendu-eremua 14 ohetik 21era handitzen da


Asuncion Klinikak programatutako kirurgiak bertan behera utzi ditu, COVID intzidentziak gora egin duelako. Horrela, Osakidetzaren neurriekin bat egin du, ospitaleetako jarduera kirurgikoaren zati bat ere geldiarazi baitu. Tolosako zentroak premiazko kirurgiei eta atzeratu ezin diren onkologikoei soilik emango die arreta.


Horrela, Tolosako zentroak momentu honetan dagoen COVID ospitaleratze eskaera handiari erantzuteko, dituen baliabide guztiak liberatu nahi ditu. Horrelako gaixoentzat prestatutai dauden oheak 14tik 21era igoko dira. Gainera, Arnas Zainketa Intentsiboko Unitate bat jarriko du martxan, Bitarteko Arnas Zainketen Unitatea, lau posturekin, ezohiko aireztapen-neurriak behar dituzten COVID pazienteak artatzeko.


Laguntzaileak eta txertaketa-ziurtagiria Tolosako zentroak bere segurtasun-protokoloak indartu behar izan ditu ospitaleratze-eremuan. Hala, ospitaleratutako pazienteei lagundu behar dieten pertsona guztiek txertaketa-ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute ospitaleratze-solairuetara sartu aurretik.


Neurri honi gehitu behar zaio, ingresatzera doazen pertsona guztiei PCR prebentibo bat egin behar zaiela. Laguntzaileek abenduaren 16tik aurrera aurkeztu beharko dute ziurtagiria. Txertaketa-ziurtagiria baino ez da baliozkoa izango. Ez da PCR probarik edo antigeno negatiborik onartuko, eta ospitaleko sarreran laguntzaileek ziurtagiria aurkeztu beharko dute.


Gainera, zentroak gogorarazi duenez, kanpoko kontsultetara joaten diren pertsonek beti bakarrik joan behar dute, ospitalean eta zentro anbulatorioetan zirkulatzen duten pertsonen kopurua ahalik eta gehien mugatzeko. Menpekotasuna duten pertsonek eta adingabeek ahalko dute laguntzailekin kontsultara joan. Gainera, derrigorrezkoa da maskara homologatua erabiltzea – Kirurgikoa edo FP2a – beti eta uneoro, osasun-instalazioen barruan dagoen bitartean.

0 comments
bottom of page