top of page
  • Writer's pictureAsuncion Klinika

Runners: lesioen prebentzioa hitzaldia eskainiko du Víctor Rodrigues doktoreak urriak 26 Topicen

  • Víctor Rodrigues doktoreak, Asuncion Klinikako Traumatologia zerbitzuburuak, Runners: lesioen prebentzioa hitzaldia eskainiko du asteazken honetan urriak 26 Topicen

  • Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Asuncion Klinikaren Osasuna Kalean kanpainaren parte izango da


Running gero eta jarduera zabalduagoa da adin guztietako gizon eta emakumeen artean. Onura ugari ditu maila fisiko, emozional eta mentalean, baina gaizki praktikatuta era askotako lesioen iturri izan ohi da.


Víctor Rodrigues doktoreak, Asuncion Klinikako Traumatologia zerbitzuburuak, Runners: lesioen prebentzioa hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, urriak 26, Tolosako Topic antzokian (Euskal Herria, 1, Tolosa). Bertan, pertsona bakoitzaren egoera fisikoaren, adinaren eta helburuen arabera, korrika egiteko aholku praktikoak eta gakoak emango ditu.


Hitzaldian honako gai hauek jorratuko dira: oinetakoen aukeraketaren garrantzia edo entrenamenduaren aurreko beroketa; kirol praktika honen inguruko mitoak; espezialistarengana noiz eta zergatik jo behar dugun eta runningaren praktikak gure gorputzean nola eragiten duen hobeto ulertzeko eta, ondorioz, modu kontziente eta iraunkorrean praktikatzeko aukera emango diguten beste gai batzuk ere. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Hitzaldia: Runners. Lesioen prebentzioa

  • Erakusketaria: Víctor Rodrígues doktorea, Asuncion Klinikako Traumatologia zerbitzuburua

  • Eguna eta ordua: Urriak 26, asteazkena, 18: 00etan

  • Lekua: Topic Antzokia (Euskal Herria, 1, Tolosa)

  • Sarrera librea lekua bete arte


0 comments
bottom of page