top of page
  • Writer's pictureAsuncion Klinika

Martxoa kolon eta ondesteko minbiziaren aurkako hilabetea izango da Tolosaldean

Asuncion Klinika eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko Elkarteak “Kolon eta Ondesteko Minbizia: Ohitura Kontua” kontzientziazio kanpaina jarriko dute abian, martxoan zehar garatuko dena. Bertan, ostomizatutako pazientea zaintzeko tailer bat, hitzaldi gastronomiko bat eta prentsan eta sare sozialetan material informatiboak zabalduko dira.

Martxoa Kolon eta ondesteko minbiziaren aurkako Europako Kontzientziazio Hilabetea da, gure herrialdean gehien diagnostikatzen den bigarren minbizi mota, gizonezkoen prostataren eta emakumezkoen bularreko minbiziaren atzetik. Hori dela eta, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin batera kontzientziazio kanpaina bat jarriko dugu abian. Kanpaina horren izenburua honako hau da: "Kolon eta ondesteko minbizia: Ohitura Kontua". Kanpaina hori martxoan zehar egingo dugu, eta, besteak beste honakoak landuko dira: ostomizatutako pazientea zaintzeko tailer bat, solasaldi gastronomiko bat eta material informatiboen zabalkundea prentsan eta sare sozialetan.


Ostomizatutako pazientea zaintzeko tailerra martxoaren 16an, osteguna, izango da, 18:00etatik aurrera, Tolosan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak duen egoitzan (Emeterio Arrese kalea, 2, 20400 Tolosa). Tailerra paziente, senide edo zaintzaileei zuzenduta egongo da eta bertan, besteak beste, eremuaren garbiketa, ostomiaren beraren ondoriozko arazoen ebazpena edo prozeduraren ondorio sozial eta psikologikoak jorratuko dira. Interesatuek izena eman dezakete bertan, gure webgunean edo helbide elektronikoaren bidez.

Ondoren, martxoaren 30ean, osteguna, 18:00etatik aurrera, Tolosako Kasinoan, kolon eta ondesteko minbiziaren prebentziorako ohitura onek duten garrantziari buruzko hitzaldi gastronomiko bat egingo da. Maite López doktoreak, Asuncion Klinikako Kirurgia Orokorreko zerbitzuburuak, emango du hitzaldia, Maider Sierra Minbiziaren aurkako Prebentzioko Gipuzkoako arduradunarekin batera. Bertan, bertaratzen direnek menu osasungarri bat dastatu ahal izango dute, kasinoan bertan kozinatuz. Jarduera honetarako plazak ere mugatuak dira eta interesatuek izena eman dezakete gure webgunean edo helbide elektronikoaren bidez.

Aldi berean, hilabete osoan zehar, ohitura osasungarriek eta elikadurak kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko duten garrantziari buruzko edukiak partekatuko dira sare sozialetan eta prentsan, edo, besteak beste, bizi-itxaropena eta minbiziaren ondorioak garaiz detektatzeak duen funtsezko zereginari buruzkoak.

Kolon eta ondesteko minbizia datuetan

Elkartearen Minbiziaren Behatokiaren arabera, koloneko minbizia bigarren tumore ohikoena da gizonezkoen artean, prostataren ondoren, eta bigarrena emakumeen artean, bularraren ondoren. Kolon eta ondesteko minbizia 2020an diagnostikatutako tumore guztien % 14,3 izan zen.


Kolon eta ondesteko minbizia minbiziak eragindako bigarren heriotza-kausa da, biriketako minbiziaren atzetik soilik, eta emakumeen artean hirugarren lekuan dago bularreko eta biriketako minbiziaren ondoren. Beste minbizi batzuetan ez bezala, ondestean lotura estua dago bizi-ohituren eta dietaren artean, eta prebentzio-neurriak bereziki garrantzitsuak dira hori saihesteko. Gainera, detekzio goiztiarra funtsezkoa da, eta % 90eko sendatze-tasak ahalbidetzen ditu minbizia lehen faseetan detektatzen bada.


Horregatik, bereziki garrantzitsua da espezialistarengana joatea gaixotasunaren sintomari txikiena nabaritzean (heste-ohiturak aldatzea, bat-batean pisua galtzea, muturreko nekea, gorozkietako odola edo gasek eragindako ohiko minak, besteak beste); eta baheketa-programak egitea, gaixotasuna hasierako estadioetan detektatzeko aukera ematen dutenak, heriotza-arriskua % 90eraino murriztuz eta minbiziak pazientearen bizi-kalitatean duen eragina minimizatuz.

0 comments
bottom of page