top of page

TOLOSALDEAREN ALDE LANEAN

Tolosaldeko osasuna zaintzen

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako itunari esker, Asunción Klinikak eta Belate eta Andoaingo anbulategiek osasun arreta espezializatua eskaintzen diote Tolosaldeko biztanleriari. Gisa horretara, Asunción Klinikak eta zentro horiek modu bateratuan egiten dute lan Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuarekin (ESI).

Zer da ESI bat?

Erakunde Sanitario Integratuak 2011an ezarri zen Euskadin. Ospitaleak (Arreta espezializatua) eta osasun zentroetan (Lehen Mailako Arreta). ESIetan ospitaleek eta osasun etxeek elkarlanean jarduten dute puntu jakinetan. Honakoak dira Gipuzkoako ESIak: 

  • Bidasoa

  • Debagoiena

  • Debabarrena

  • Goierri

  • Tolosaldea

Nola funtzionatzen du Tolosaldea ESIak?

2015eko urtarrilaren 1ean sortu, ESI Tolosaldea izen bereko eskualdeko biztanleen osasun arretaz arduratzen da, 63.000 laguneko biztanleri bat barne hartuz. Gainontzeko ESIek ez bezala, Tolosaldea ESIak egitura publiko-pribatua du: Lehen Mailako Arreta Osakidetzako osasun etxeei dagokie, eta Arreta Espezializatuaz Asunción Klinika eta Belate eta Andoaingo anbulategiak arduratzen dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako ituna baliatuz. Honako zerbitzuak barnebiltzen ditu:

Tolosaldea ESIko erreferentziazko ospitale tertziarioa Donostiako Unibertsitate Ospitalea da, Gipuzkoako beste ESIekin gertatzen den moduan. 

 

Tolosaldea ESIak ondorengo herrietan ditu Lehen Mailako Arretako Unitateak (LMAU):

  • Andoain

  • Billabona

  • Tolosa

  • Ibarra

  • Alegia

eta Arreta Jarraituko Gune bat (AJG) Tolosako osasun zentroan.  LMAUko larrialdiko Arreta zentroetan irekiera orduetatik aurrera eskaintzen da. Ordutegi horretatik kanporako zerbitzua Tolosako PACean eskaintzen da. Beharrezkoa denean, Larrialdien laguntza izaten da (Osakidetzako Zerbitzuen Erakundea), zeina Euskadi mailako lurraldez gaindiko erakundea den. Andoaingo eta Tolosako osasun etxeek Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalaren Zerbitzuak dituzte Tolosaldeko biztanleriarentzat. 

Urtean behin Gizarte Kontseilu bat egin ohi da, eta herritarrek parte hartzen dute bertan elkarteen eta udalen bitartez. Kontseilu horretan urtean zehar ESIak egindako ekintzez eta beren indikatzaile eta emaitzez informatzen da, eta gizarte eragileen proposamenak jasotzen dira.

Marisa Merinok koordinatzen du Tolosaldeko ESIa.

 

Zein paper jokatzen du Asunción Klinikak Tolosaldeko ESIan?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun itunaren barruan, Asunción Klinikak Tolosaldeko eskualde mailako ospitale gisa dihardu, eta, hala, Tolosaldeko Lehen Mailako Arretarekin (osasun etxeekin) koordinatzen da biztanleei arreta espezializatua eskaintzeko. 

Koordinazio horrek arazorik gabe funtziona dezan, eta posible bada kalitatea ebaluatzea, estrategia eta helburu berriak ezartzea, eta ESI guztia lortzea, eta, hori lortzeko, ESI osoa lerrokatzea, lan egiteko eta bateratzeko bide ugari daude, gure profesionalek parte hartzen dutelarik.

Zehazki, batzordeetara joaten dira Asunción Klinikatik, María Caballero doktorea eta Traumatologia, Farmazia eta Barne Medikuntzako zerbitzuburuak. Azken espezialitate hori bereziki garrantzitsua da ESIetan, eta, beraz, Jose Luis Garcés doktoreak urtero egiten ditu hainbat bilera ESIko zentro anbulatorioetako arduradunekin, eta horren berri ematen du.

Idoia Arana eta Rosa Vallejo Erizaintzako ikuskatzaileek, Egonaldi Ertaineko Ospitalizazio Unitateko eta 2. solairuko arduradunek, garrantzi handia dute EOSan ere. Lehenik eta behin, zerbitzu sozialekin lotura izaten da UHME-tik pasatzen diren pazienteek laguntza egokia izan dezaten. Rosa Vallejo, berriz, Infekzio-batzordeetara joango da.

Arretaren Bideak

Paziente Kronikoa Zaintzen

Arreta Bideak 2013. urtetik Eusko Jaurlaritzak abiatutako ekimen bat da, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko elkarlanaren bidez gaixo kronikoen arreta hobetzea du xede. 

 

Paziente kronikoen diagnostikoa, tratamendua eta zaintzak hobetzea da helburua, eta herritarren estratifikazio eredu batean oinarrituta egiten da, honako gaixotasun kronikoak dituztenen jarraipena erraztuz:

  • Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK)

  • Gutxiegitasun kardiakoa

  • Diabete mellitusa

  • Patologia anitzeko pazienteak, ospitalizazio eta zaintza mediko jarraiak behar dituztenak.

 

Tolosaldeko funtzionamendurako, Asunción Klinikako profesionalek eskualdeko Osakidetzako Lehen Mailako Arretako zerbitzuekin egiten dute lan, Tolosaldea ESIaren barruan.

bottom of page