Txosten Medikoen Eskaria
Formulario honen bidez, Asuncion Klinikako pazienteek beren txosten medikoen, analitiken edo proben emaitzen kopia eska dezakete.

🗂️ Dokumentazio osagarria
Zenbait kasutan, beharrezkoa izango da dokumentazio osagarria aurkeztea, txosten medikoaren eskaera behar bezala izapidetu ahal izateko:
-
Eskaria pazienteak berak egiten ez badu, pazienteak sinatutako baimena aurkeztu beharko da, eta bi pertsonen NAN/NIEren edo nortasun-agiriaren kopia (eskatzailearena eta pazientearena).
-
Adingabeen edo tutoretzapean dauden pertsonen kasuan, eskaera tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentazioa eta tutorearen NANa erantsiz.
-
Hildako pazienteen kasuan, eskaera lehen mailako senide batek egin beharko du, “Hildako pazientearen historia klinikoko dokumentazioaren eskuratzeko eskaera” izeneko inprimakia betez, eta senidetasun-harremana eta eskatzailearen NANa egiaztatzen duten dokumentuak erantsiz.
Beharrezko ereduen estekak:
Dokumentazioa entregatzea
Eskatutako dokumentazioa Asuncion Klinikako ospitalean bertan aurkeztu ahal izango da, edo bestela, eskaneatuta posta elektronikoz bidali helbide honetara: 📧 biblio@asuncionklinika.com
