Etxeko Ospitalizazioa
Etxeko ospitalizazioa ospitaleko azpiegitura osorik behar izan gabe, lehen mailako arretako taldeak egin ezin dituen arreta konplexua behar duten pazienteentzat diseinatutako arreta-alternatiba da. Laguntza medikoa eta erizaintzako zainketak gaixoaren etxera eramaten dira, horrela ospitalera sartzea saihestuz.
Nola funtzionatzen du zerbitzuak?
Etxeko Ospitaleratze Unitateko taldeak egunero erantzuten die egiten diren eskaerei eta mediku edo zerbitzu eskatzailearekin batera pazientea unitatean sartzea zehazten du.
Etxeko ospitaleratze-arreta eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan bermatuko da, unitate honek Larrialdi zerbitzuekin koordinatuz. Etxeko Ospitaleratze Unitateko taldeak egunero bidaltzen dio Osakidetzari, jarraitzen ari diren tratamenduak adieraziz gaixoen zerrenda. Pazienteak 20:00etatik 08:00etara arazorik izanez gero, 112ra jarri behar dute harremanetan Etxeko Ospitalizazio programaren barruan daudela adieraziz.
Unitate berri honetan sartzea gaixoaren eta bere senitartekoen edo zaintzaileen aldez aurretiko baimenarekin bakarrik posible da. Era berean, beti ere etxeko baldintzak egokiak badira gaixoaren gaixotasuna ondo zaintzeko eta berarekin etxean bizi den zaintzaile bat badu, ospitaleratzeak irauten duen bitartean behintzat.
Espezialitatea
Etxeko Ospitalizazioa (EO), funtsean, lau paziente motetara bideratzen da:
- Gaixotasun infekzioso akutuak pairatzen dituztenak eta epe luzerako zain barneko terapia behar dutenak.
- Gaixo kronikoak, orokorrean multipatologikoak: gaixo kronikoak (bihotz-gutxiegitasuna, bronkitis kronikoa, zirrosia, diabetes konplikatua... pairatzen dutenak, adibidez).
- Ebakuntza osteko arreta behar duten paziente operatuak.
- Tratamendu aringarriak dituzten gaixo terminalak.
Pazienteak arreta modalitate honetan prestakuntza espezifikoa duten mediku eta erizaintzako profesionalek artatzen dituzte, etxean eskura izanda ospitale batean ematen diren teknika diagnostiko eta terapeutiko gehienak.
Zentro Medikuak
Asunción Klinika Etxeko Ospitalizazio Unitateak Tolosaldea eta Andoaingo eremua hartzen du, departamentuarekin hitzarmenaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Osasuna.