top of page
  • Foto del escritorAsuncion Klinika

Adituak bilduko dira Tolosan, zahartzaroari heltzeko estrategiei buruz eztabaidatzeko otsailaren 12a

  • Jardunaldia Asuncion Klinikak antolatu du Assumptio Proinnova fundazioaren bitartez, "Zahartze osasungarrirako estrategia soziosanitarioak" izenburupean.

  • Rafael Bengoa, Osasun sailburu ohia, edo Martin Lessende doktorea, ahultasuna maneiatzeko estrategiarako Osasun Ministerioaren aholkularia, jardunaldian parte hartuko duten hizlarien artean.

  • Kasu praktikoak ere aurkeztuko dira, hala nola Mugi Tolosakoa edo Andaluziako kooperatiba batekoa, zeinean 0 eta 3 urte bitarteko haurrak mendekotasuna duten adinekoekin bizi diren haurtzaindegi-orduetan.

Iñaki Martín Lesende doktorea (Familiako medikua Osakidetzan) / Rafael Bengoa doktorea (Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia) / María Caballero doktorea (Asunción Klinikako zuzendari medikoa) / Jesús Gómez Montoya doktorea (Asunción Klinikako presidentea)

Estatu osoko adituak Tolosan bilduko dira otsailaren 12an, zahartzeari eta hauskortasunari aurre egiteko estrategiei buruz eztabaidatzeko, Topic Antzokian (Euskal Herria plaza, 1) egingo den "zahartze osasungarrirako estrategia soziosanitarioak" jardunaldian. Ariketa fisikoak eta sozializazioak hauskortasuna eta mendekotasuna prebenitzeko duten garrantzia eta nutrizioa bezalako funtsezko alderdiak lantzea izango dira Asuncion Klinikak Assumptio Proinnova fundazioaren bitartez antolatu duen jardunaldian landuko diren gaietako batzuk.


Jardunaldian, gainera, proposamen berritzaileen bi kasu praktiko aurkeztuko dira. Alde batetik, Tolosako Udalak bultzatutako Mugi Tolosa proiektuak, duela lau urte baino gehiagotik hiribilduko adinekoen artean ibilaldi osasungarriak sustatzen dituena. Bestalde, Andres Rodriguez Macrosadeko zuzendaria Tolosan izango da. Macrosad Espainiako belaunaldien arteko lehen zentroa da, eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrak adin nagusikoekin bizi eta elkarreraginean aritzen dira, haurtzaindegian dauden bitartean.


Egun horretan Tolosan izango diren hizlarien artean, gainera, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak emango du jardunaldiari amaiera, gizartearen zahartzeari buruzko ikuspegien eta aurkezten dituen erronka eta aukeren inguruko hausnarketa eginez. Iñaki Martin Lesende doktorea ere Topic-era joango da, familia-medikua eta ahultasuna maneiatzeko estrategia diseinatzeko Osasun Ministerioko aholkularietako bat, eta hark inauguratuko du ekitaldia.


Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da eta doakoa da, baina nahitaez izena eman behar da.


Gero eta zaharragoa den gizartea

"Biztanleriaren zahartze progresiboa mendebaldeko gizarteen egitate bat da, are nabarmenagoa Euskadin. Euskadiko bizi-itxaropena altuagoa da, eta jaiotza-tasa Europako batez bestekoa baino baxuagoa. Gure erkidegoko 65 urte eta gehiagoko biztanleen proportzioa %21,4 da, Espainian (%18,5) eta Europan (%18,9) baino handiagoa. Duela hamar urteko datuekin alderatuta, ehuneko hiru igo da proportzioa. Laburbilduz, Euskadi gero eta zaharragoa da ", azaldu du Maria Caballero Asuncion Klinikako zuzendari medikoak.


Gipuzkoan, bilakaera demografikoak antzeko bihurgune bat marrazten du. 80 urtetik gorako pertsonak 49.000 baino gehiago dira dagoeneko, 2000. urteko kopuruaren bikoitza. Eta 2031n 68.000 izango dira, hau da, gaur baino %49 gehiago. Horietatik guztietatik 25.800 mendekotasun handiagoa izango lukete, gaur egun baino %49 gehiago, Gizarte Politiketako Departamentuaren datuen arabera. Horregatik, Caballero doktorearen ustez, "Adinekoentzako bizi-kalitate onargarria lortzeak, non autonomia eta ongizatea nagusi izan behar duen, gizartearen zaintzan eta osasun-arretan inplikatutako eragile guztien funtsezko helburua izan behar du, ikuspuntu etiko, funtzional eta sozialetik". "Jardunaldi honekin, Assumptio Proinnova Fundaziotik gure harri-koskorra ekarri nahi dugu guztioi eragiten digun eta gure gizartearen etorkizuneko eta orainaldiko garapenerako funtsezkoa den gai bati buruzko gogoeta eta eztabaida egitera", ondorioztatu du Asuncion Klinikako zuzendari medikoak.




0 comentarios
bottom of page