top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Alzheimerra: Faseak, ondorioak eta tratamendua

Larunbat honetan, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da; biztanleriaren %12ri eragiten dio gaixotasun horrek. Hurrengo postean xehatzen dizuegu pairatzen duenaren gaitasun mentalak okertzen dituen gaixotasuna.


Gutxi-gehiago, gizarteak badaki alzheimerraren gisako gaixotasun batek eragiten dituen zailtasunez. Nolanahi ere, zaila da zenbaiteraino kolpatzen duen jakiten ez bada gertu halakorik bizi. Hargatik, larunbat honetan, irailak 21, ospatzen den Alzheimerraren Munduko Egunak herritarrak biztanleriaren %12ri, adinduak bereziki, eragiten dion gaixotasun horren inguruan kontzientziatzea du xede.


Zer da alzheimerra?

Hura pairatzen dutenen gaitasun fisiko eta mentalak okertzen dituen gaixotasuna da alzheimerra. Hala deitzearen arrazoia Aloi Alzheimer da; haren omenez jarri zioten izen hori, neurologo alemaniar hark ezagutarazi baitzuen gaixotasuna Emil Kraepelin psikiatrarekin batera. Alzheimerra dementzia ohikoena da. 40 urtetik aurrera azaleratu daiteke, baina ohikoagoa da 65 urtetik aurrera. Sendaezina den gaixotasun honek burmuineko zelulak kaltetzen ditu. Beragan ditu gaitasun kognitiboen kaltetzea, jarrera eta gizarte-gaitasunetan eragiteaz gain, kaltetuaren independentzia asko murrizten duelarik.


Eragileak, ondorioak eta sintomak

Egun ez dago alzheimerraren eragileen konstantzia definitiburik. Halere, badaude zenbait aurrelerro bere sorburuari buruz. Zientzialariek uste dute kasu gehienen atzean faktore genetikoen, girokoen eta bizimoduaren nahasketa dagoela, denboraren eraginez burmuina kaltetzen dutelarik.


Bigarren fasean pertsonak lengoaia ulertu eta erabiltzeko arazoak izaten ditu

Alzheimerraren lehendabiziko sintomak memoria galera txikietan azal daitezke, eta pazienteak horren kontziente izan daitezke. Lehen fasea da; denborak aurrera egin ahala geroz eta gehiago izaten dira gaixotasunarekin lotutako arazoak, arrazoiketa, balorazioari eta planifikazioari eraginez, eta baita pertsonalitate trastornoak sortuz ere. Bigarren fasean pertsonak lengoaia ulertu eta erabiltzeko arazoak izaten ditu, eta independentzia galtzen hasten da, janztea edo jatea bezalako ekintzak egiteko arazoak izaten dituztenez gero.


Hirugarren fasean, kaltetzea agerikoa da. Memoria galerak haurtzaroraino heltzen dira, eta ez dira gertukoak ezagutzen. Zenbait kasutan, pazienteek beren burua ispiluan ezagutzeko gaitasuna galtzen dute. Mutismoa, deskoordinazioa eta autonomia galerak hazi egiten dira, eta pertsona erabat dependientea bilakatzen da. Tarteka, hiperfagia, hipersexualizazioa eta ira gertatzen da.


Tratamenduak kaltetze kognitiboa atzeratu eta makaltzea oinarritzen dira

Tratamendua

Alzheimerrak ez du sendatze modu ezagunik gaur-gaurkoz. Hargatik, tratamenduak kaltetze kognitiboa atzeratu eta makaltzean oinarritzen dira. Bi eratara egiten da. Alde batetik, tratamendu farmakologikoak azetikolina burmuinean denbora gehiagoz mantentzea ahalbidetzen du. Bestetik, tratamendu psikologikoa erabiltzen da, terapia okupazionalean eta estimulazio kognitiboan oinarrituta.


0 comentarios

Comments


bottom of page