top of page
  • Foto del escritorAsuncion Klinika

Amaia Arbillaga odontologak ahoko higieneari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 24an

Actualizado: 11 feb 2021

Asunción Klinikako Odontologia Zerbitzuko Amaia Arbillaga odontologak "Ahoko higienea: osasuna hortz-haginetan" online hitzaldia eskainiko du otsailaren 24an, asteazkena, 18:00etan zentroko sare sozialen bidez, Osasuna Etxean kanpainaren barruan. Zentro tolosarrak pazienteak ahaldundu nahi ditu, ohitura osasungarriak eta osasun-ezagutza zabalduz, bere espezialista eta profesionalen bitartez.


Hortz-plaka, halitosia (hats-kiratsa) eta munduan hedatuen dauden bi eritasunak: txantxarra eta piorrea edo eritasun periodontala saihesteko ahoko higiene ona izatea funtsezkoa da. Espainiako Estatuan, ordea, helduen % 30ek eta haurren % 20k baino gehiagok ez dute ohiturarik egunean bitan (gutxienez) edo gehiagotan hortz-haginak garbitzeko.


“Ahoko gaixotasunak ekiditeko ahoan fisiologikoak diren bakteria asko bizi dira beharrezkoak direnak; bai listuan, baita mingain eta hortzetan ere. Baina garbiketa egokia ez denean, bakteria hauek hortzetan eta mingainean gelditzen diren elikagaiak azidoetan eraldatu eta azido hauek pixkanaka hortzei erasotzen diete” dio Amaia Arbillaga odontologak.


Bere hitzetan, ahoko gaixotasun ohikoenak tabakoa, alkohola eta azukrearen erruz agertzen dira: “Ahoko gaixotasunak batez ere higiene txar batekin lotuta doaz, baina horretaz gain bai tabakoa eta alkoholaren kontsumoa gehitzen badizkiegu, arazoa areagotu egiten da. Guzti honi elikadura oker bat ematen badiogu, gaixotasuna lehenago azalduko da.”


Horiek izango dira Amaia odontologoak otsailaren 24an, asteazkena, 18:00etatik aurrera, eskainiko duen hitzaldian landuko dituen gaietako batzuk, eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Asuncion Klinikaren youtube eta facebook profilen bidez. Emanaldiaren egunean zuzenean jarraitu ezin dutenek ere izango dute aukera, ondoren, zentroko sare sozialen bidez.

0 comentarios
bottom of page