top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

"Gure lankideak gaizki pasatzen ikustea eta haiek besarkatu ezin izatea oso zaila da"

Pasaden astean 28 kanala Asuncion Klinikako Komunikazio Sailarekin jarri zen harremanetan Covid-19ak Asunción Klinikako egunerokotasunean nola eragin duen ezagutzeko nahiez. Horregatik, klinikako hainbat lankideek euren egunerokotasunaren errealitatea plazaratzea erabaki dute bideo erreportai baten bidez.




Gaur egungo egoera 2. soilaruko lantaldearen begietan

Gaur egun 2. planta osoa COVID-19 positiboentzat da. Klinika guztia birmoldatu da egoerara eta hainbat aldaketa nagusi jasan ditu bai eraikinaren antolaketan baita pertsonalaren antolaketan ere. Gainontzeko planta guztiak beste patologiak dituzten pertsonentzat antolatu dira. "Zona ezberdinetan EPI ezberdinak jansten ditugu: positiboen plantan maskarila eta pantaila batzuk, eta negatiboen plantan berriz, aldatu eta beste EPI batzuk" aitortzen dute klinikako Erizainek.


Unitate guztiak daude mobilizatuta: barne medikuntza, kardiologia eta neurologiako plantan COVID-19 positiboak tratatzen dira; ebakuntza eta traumatologiako plantan berriz, gainontzeko patologiak dituzten pazienteak. Gainera, beste unitate bat sortu da egoera honen aurrean emaitzen zai dauden pertsonentzat: gero, emaitzaren arabera planta batera edo bestera jaisten dira. Kirofanoa, ez da programatutako ezer tratatzen baizik eta larrialdiak bakarrik. ZIUko unitate indartuta dago eta kanpo kontsulta guztiak itxita, bertan lan egiten zuten langileak Klinikara etorri baitira laguntzera. "Se les hace analíticas y protis en urgencias y el tiempo de espera es bastante largo, así que mientras tanto cuidamos de los pacientes como si fueran positivos hasta que nos llegan los resultados dese Donosti. Y entonces, el negativo baja a la planta de negativos y el positivo donde los positivos." dio Esther Sanchez kirofanoko erizainak.



Positiboak diren pertsonak oso desanimatuta daudela aitortzen du Idoia Ruiz erizainak "Positiboak diren pertsonak, besteak bezala edo gehiago, beldurra sentitzen dute: ez dute telebista ikusi nahi, irratirik entzun, egunkaririk irakurri nahi...ez dute ezer jakin nahi beraiek horren parte direlako. Oso gogorra da beraiek horrela ikustea"


Protokoloa egunero aldatzeak sortzen zuen tentsioa ekiditeko, hasiera batean Klinikatik barne protokolo bat egin zen, guztiak batuz eta somatzen ziren aldaketak komunikatuz: "Ospital komarkal bezala egiten dugu lan beraz arauak eta protokoloak Donotitik iristen zaizkigu, nahiz eta hasiera batean guk barne protokolo bat egin genuen gure egoerara moldatuz eta egunero aldatzeaz sortzen zigun tentsioa ekiditzeko osakidetzakoen egunerazioak inkorporatuz" dio Onintze Hartsuaga erizainak. "Material aldetik momentuz badaukagu, ez dugu faltarik somatzen baina egia da azkeneko astetik abixatzen ari zaizkigula problema handia dagoela material berria ekartzeko" ere aipatu nahi izan du erizaniak.


Klinikako langileentzat ez da ari izaten emozionalki lan erraza, lankideak eta lagun diren horiek lu jota ikustean "ezin izatea haiengana joatea besarkatzera" lan zaila delako dio Idoia Ruizek. "Gogorra da, lanez apartez beste mila gauzetan pentsatzen zaude eta inpotentzia handia sentitzen duzula." aitortzen du Ana Belen Martinezek. Hala ere, baikor mantentzen dute euren burua klinikako lantaldeak "Orokorrean lan talde polita gara gure artean asko laguntzen garelako. Pazienteek ere hori somatzen dute, txalotzen gaituzte"


0 comentarios

Comments


bottom of page