Gaurkotasun handiko gaia da listeria. Elikagai bidezko intoxikazio batek infekzio-brote bat sortu du Espainian. Gaixotasunari buruz gehiago jakiteko, Asunción Klinikako mikrobiologo Graciela Rodríguezekin hitz egin dugu, zeinak listeriosiaren xehetasun guztiak azaldu dizkigun.
Hitzetik hortzera dabilen honetan, zer da listeria?
Bereziki airean dagoen bakterio bat da. Lurrean egon ohi da nagusiki, eta deskonposizio fasean dagoen materian.
Zein sintoma ditu listeriosiak?
Normalki, gizakiek kutsatzeko bi modu izan ohi dituzte. Nagusia elikagai bidezko intoxikazioz izaten da, listeriak kutsatutako elikagaiak hartzearren. Koadro ezberdinak sor ditzake; inmunokonpetenteak diren pazienteetan, ondo daudenetan, asintomatikoa da. Asko jota, sukar pixka bat edo gastroenterisa eragin ditzake. Gero, muturreko adinetan dauden pertsonetan -jaioberriak eta adinduak- infekzio inbasibo bat eragin dezake, bakteria azalera igaro eta menioenzefalitia eraginez. Baina muturreko adinez, paziente inmunodepresiboez, eta haurdun daudenez ari gara.
Listeriosia izanez gero arrisku gehien dutenak dira?
Adin kontuengatik, jaioberriak eta pertsona adinduak. Gero, beste arrazoiengatik arrisku taldeak ere badaude. Inmunodepresiboak, esaterako, zelularrak edo VIH dutenak, edo inmunosuprimendua eragiten dieten terapia bat hartzen ari diren pazienteak. Baita sistema inmunologikoko zenbait gaixotasun dituztenak ere, diabetikoak kasu. Haiei, listeriosiak gehixeago eragin diezaieke.
Zein kalte maila ekar dezake listeriosiak?
Pertsona osasuntsuetan, inmunokonpeteteetan, kaltea asintomatikoa izan daiteke. Kasu batzuetan, gerta daiteke listeriosia izan eta ez jakitea. Beste kasu batzuetan koadro gripalak eragin ditzake, sukarra eta gorakoarekin. Edo gastroenteritisa. Beste kasu batzuetan, septizemiak eragiten ditu.
Zer dira septizemiak?
Bakteria listeriosia sortzen den heste-fokoetatik odolera igarotzean gertatzen da. Sintoma sistemikoak eragiten ditu, listeriak ondo saihesten baitu sistema inmutarioa, eta zaila baita hura gerarazten.
Paira daiteke meningoenzefalitia septizemiaren ondorioz. Hau da, bakteria odolera iristea, eta handik nerbio sistema zentrala hartzea.
Zein eragin ditu gizakien gorputzean?
Kasu horietan, ez badakigu pertsonak listeria duela, heriotza eragin dezake. Garrantzitsua da antibiotiko bidezko tratamendu egoki bat jarraitzea septizemia koadroaren lehen asteetan. Halaber, paira daiteke meningoenzefalitia septizemiaren ondorioz. Hau da, bakteria odolera iristea, eta handik nerbio sistema zentrala hartzea.
Gradu ezberdinetako kalteak daude, beraz….
Hori da. Izan liteke asintomatikoa, eta baita heriotza eragiten duen meningoenzefalitia sortu ere. Jakiek trasmitutako gaixotasunen artean heriotz gehien sortzen duen hirugarrena da listeriosia.
Egoera txarrean dagoen jakiak jateak sortzen du listeriosia?
Ez du zertan zain. Jateko prest dauden jakiek ere, prozesatuak edo gabeak -poltsako entsaladak, kasu- kutsa daitezke zu kontsumitzen ari zaren bitartean, edo kontsumitu ondoren.
Listeria lau gradutan hazten da, eta tenperatura horretan dugu gure hozkailua.
Nola da hori?
Listeriak oso tenperatura baxuak onartzen ditu. Zenbait faktore ditu zeinak alimentuak jaten ari zarela kutsatzea eragiten duten. PH rango handi bati bizirauten dio. Sarri, zenbait eta azido gehiago izan bakterio gehiago hiltzen dira, baina listeriak ondo aguantatzen du PH azidoa, eta tenperatura altuak onartzen dituen eran, berdin egiten du baxuekin ere. Organismo psikrofiloa da; oso tenperatura baxuetan biziraun dezake. Listeria lau gradutan hazten da, eta tenperatura horretan dugu gure hozkailua. Normalki, bakterioak ez dira hala bizitzen.
Zer esan nahi du horrek?
Listeria gure hozkailuan egon daiteke, eta hala, alimentuak etxeko hozkailuan kutsatu daitezke. Baliteke zuk egoera onean dagoen zerbait jatea, hozkailuan gordetzea, eta hurrengo egunean hotzean jatea, eta listeriosi bat pairatzea. Hain justu, garrantzitsua da azpimarratzea listeriosia brote gisa oso arraroa dela; gehienetan, kasu isolatuak izan ohi dira. Egungo brotea ezohiko zerbait da.
Zein dira kutsatzeko ohiko moduak?
Kutsa daiteke bai nebera kutsatua dagoelako, edo jakia kanpotik kutsatua etorri eta sukaldatu gabe jan duzulako. Listeriak ez ditu 70 gradutik gorako tenperaturak onartzen. Hargatik, haurdun daudenei gomendatzen zaie unean egindakoa kontsumitu dezatela, ez dezatela hozkailuan eduki, eta edukitzekotan sukaldatu dezatela kontsumitu aurretik. Listeriarengatik da, eta baita bestelako mikroorganismoengatik ere.
Ez dadila arrabotsik sortu listeriarengatik, kontrolpean dagoelako, nahiz eta beti ihes dakizkiguken gauzak.
Nola prebenitu listeria?
Oro har, hozkailuko tenperatura lau graduen azpitik edukita, eta jakiak 70 gradutik gora sukaldatuta. Hori da prebenitzeko modurik onena. Gero, zoruen higienea mantendu behar da; hau da, oilaskoa ebaki duzun lekuan ez egin entsaladarik. Eta jakin zer jaten ari garen, etiketak begiratuta. Estatuko agentziek kontrol mekanismoak dituzte, eta baita lantegiek ere. Ez dadila arrabotsik sortu listeriarengatik, kontrolpean dagoelako, nahiz eta beti ihes dakizkiguken gauzak.
コメント