top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Osteroposia: gaixotasun isil eta gogaikarri bat

Iragan igandean, urriak 20, Osteoporosiaren Munduko Eguna ospatu zen. Artikulu honetan hezurren masa gutxitzea dakarren gaixotasun honen ingruuko zenbait xehetasun aletuko ditugu.



Osteoporosia gaixotasun isil eta progresibo bat da, eta hezurren masaren galera dakar berarekin. Hezurren hauskortasuna sortzen du, haiek hautsi ditzakeelarik. Osteoporosia hedatutako gaixotasun bat da, bereziki, 50 urteren langa gainditua duten emakumeen artean. Halako hedadura du, ezen OMEk, Osasunaren Munduko Erakundeak, "XXI. mendeko epidemiatzat" jo izan duela.


Osteoporosia gaixotasuna isila denez gero, zenbait aldiz oharkabean pasatzen da, bere diagnostikoa zailduz. Batzuetan zenbait hezurren hasturak jaso ostean ohartzen da bat, eta haiek gradu ezberdinetan ematen dira.


Sorburua

Osteoporosiak zenbait kausa ditu, eta haietako batzuek eliakdurarekin dute lotura. Kaltzio gutxiko, mineral eskaseko edo bitamina urriko dietak daramatzaten lagunen kasuan ohikoagoa da gaixotasun hori, eta denbora luzez zenbait bizi ohitura txar izan dituztenek ere hura pairatzeko arrisku handiagoa dute.


Tratamendua

Tratamendua aldatu egiten da gaixotasuna aurkitzen den unearen arabera. Kasurik gehienetan dieta osasuntsu eta kaltzo handikoa ezartzen zaie pazienteei, eta hori ariketa fisikoarekin laguntzea aholkatzen da. Fase aurreratuagoetan, berriz, botiken erabilera beharrezkoa da masa muskularra indartzeko.

0 comentarios

Comments


bottom of page