top of page
  • Foto del escritorAsuncion Klinika

"Pazientearen identifikazio arazoak diruditenak baino ohikoagoak dira"

Astearte honetan, hilak 17, ospatutako Pazientearen Segurtasunerako Munduko Egunaren karietara Asunción Klinikako Zuzendari Mediko Maria Caballero doktorearekin hitz egin dugu, zentroak Osakidetzak arlo honetan duen estrategiarekin bat egiteko hartzen dituen neurrien inguruan.

Pazientearen segurtasuna adar garrantzitsua da osasungintzan. Nola lantzen dugu Asunción Klinikan?

Osakidetzak Pazientearen Segurtasunerako bultzatutako hiru area handietan dihardugu: eskuen higienean, pazientearen identifikazioan, eta pazienteak tratamenduarekiko izan beharreko ezagutzan. Eskuen higieneari dagokionean, erabat kontzientziatuta gaude Infekzio Nosokomialen prebentziorako duen garrantzian, ospitaleratutako pazienteen %7ri eragiten baitio. Erabiltzaileen nahiz profesionalen mailan lantzen dugu. Hala, soluzio hidroalkoholikoko dispentsagailuak ditugu Klinikako sarreran eta hospitalizazioko korridoreetan. Halaber, komun guztietan eskuak ondo garbitzeko argibideak ditugu. Eta urtean behin, kontzientziazio kanpainak egiten ditugu herritarrak kontzientziatzeko.


"Osakidetzak Pazientearen Segurtasunerako bultzatutako hiru area handietan dihardugu: eskuen higienean, pazientearen identifikazioan, eta pazienteak tratamenduarekiko izan beharreko ezagutzan"

Eta profesionalei begira?

Formakuntza jarraituaren arloan dihardugu. Aurten lau formakuntza egin genituen martxoan, eta Klinikako profesionalen herena joan zen hara. Iaz beste 150 pertsonak egin zuten, beraz, esan dezakegu Klinikako langileen %80k jaso duela formakuntza hori. Alabaina, kontzientziazioa eta formakuntza jarraitua eskatzen duten gaiak dira, zaintza ez jaisteko.


Eskuen garbiketa, edozelan ere, Infekzio Nosokomialen Prebentziorako IQZ plan orokorraren barruan aurkitzen da. Nola dago?

Bai. Ebakuntzegatiko infekzioen jaitsiera progresiboa ikusi dugu. Egiazki, Kirurgiako arduradun Maite Lópezek gidatutako IQZ plana eragin garrantzitsua izaten ari da pazientearen segurtasunean eta osasunean. Planak infekzio nosokomialak ahalik urrienak izatea aurreikusten du, nahiz esan beharra dagoen egun gure zifrak txikiagoak direla ezaugarri antzeko beste ospitaleekin alderatuta. Alabaina, bazter utzi ezin den gaia da eta horretan lanean segitzen dugu.


Osakidetzaren Pazientearen Segurtasunerako beste puntu bati helduz, zergatik da garrantzitsua hain agerikoa dirudien pazientearen identifikazioaren gaiari heltzea?

Agerikoa dirudi, eta txorakeria bat, baina itxaron gelan paziente bati deitu eta beste bat sartzea uste baino akats ohikoagoa da nazio zein nazioarte mailan. Horregatik da garrantzitsua identifikazio arloan pazienteak paper proaktibo bat izatea. Ikerketen arabera

identifikazio oraindik landu beharreko kontua da, eta gure kasuan, kontuan izan behar dugu abizenak asko errepikatzen diren inguru batean bizi garela. Oso ohikoa da abizen edo inizial bereko pertsonak aurkitzea. Kontzientziatu beharra daukagu gure ospitaleetan milaka pertsonen mugimendua dagoela, eta ondo frogatu behar dugula nori deitzen diogun edo zeini ematen zaizkion botikak.


Nolanahi ere, akats horiek saihesteko protokoloak daude...

Hala da. Paziente bat ingresatzera doanean, bere ospitaleratze fisikoa gertatu aurretik, manipulatzea zaila den pultsera bat ematen zaio. Pultsera horretan barra-kode bat dago, beste zeinbat datu identifikagarri bezala, izena edo jaiotze data kasu. Ospitaleratze aldiak irauten duen artean, pultsera hori pazientearen NANa izango da, eta Klinikaren barrutik mugitzeko balioko dio. Sistemak funtzionatzen duela berresteko, auditoria aleatorioak egiten dira tarteka, dena ondo dagoela frogatzeko. Begiratzen da ea pazienteak pultsera jarria duen, irakur daitekeen, eta dena ondo dagoen. Hori urtean lau aldiz egiten da, eta inok ez daki egingo denik, balio handiko azterketak egitea lortuz.


"Sistemak funtzionatzen duela berresteko, tarteka auditoria aleatorioak egiten dira dena ondo dagoela frogatzeko"

Azkenik, pazientearen aldetik tratamendua ezagutzearen gaia dago...

Garrantzitsua da pazienteak bere tratamendua nola jaso jakiteko argibideak izatea. Sarri, pazienteak zailtasunak ditu osasun langileak dioena ulertzeko, urduri dagoelako edo bestelako gauzak dituelako gogoan. Hargatik, arreta-pertsonalak ziurtatu behar du pazienteak ondo jaso duela informazioa: zein den bere dosia, eta nola jaso behar duen tratamendua. Zalantzarik izanez gero, telefono zenbakiak ditu bere eskura, gauzak argi ez baditu deitzeko.


0 comentarios
bottom of page