Catherine Lando, “Desnutrición en el Paciente Ingresado de Tolosaldea” proiektuko monitorea
Catherine Landok dokumentalista lana “Desnutrición en el Paciente Hospitalizado en Tolosaldea” proiektuko gidaritzarekin uztartzen du. María Caballero eta Borja Ollo doktoreek gidatutako ikerketak ospitaleratutako pazienteen irudia egin nahi du, eta egoera nutrizionalak bere garapen klinikoan duen eragina ikusi. Helburua lortzeko, Klinikan ospitaleratzen diren 65 urtetik gorako paziente guztiek eta ikerketan sartzeko xedapenak betetzen dituztenek -beren oniritziaz gain- goizero jasotzen dute Catherineren bisita, zeinak, pisatzeko aulkia hartuta, 1. solairutik igarotzen den pisatuz, eta galdetegiak eginez. Egonaldia luzatzen zaien haiek, halaber, zazpi egunean behin pisatzen ditu, eguneroko hartu-emana lotuz, zeinak "pozik joan eta etorriarazten" duen.
Urtarrilaren amaieran hasi zen ikerketa, zenbat pazientek hartu dute parte?
Laister helduko gara 400 pazientera. Haietatik 38ri daturen bat falta zaie, eta Informatikako Josetxoren laguntzari esker, falta zitzaidan informazioa biltzen ari naiz. Ez zait pazienterik osatu gabe uztea gustatzen, horrek ikerketa eraldatu dezakeelako.
Zein datu biltzen dituzu?
Demografikoez (adina, sexua) eta administratiboez gain (ospitaleratzeko data, ospitaleratu den zerbitzua, etab.), zeintzuk Hygehosetik automatikoki biltzen diren, Barthel testa egiteaz arduratzen naiz, eta horrek pazientearen funtzionaltasuna eta gaitasun fisikoa ezagurtarazten digu. Halaber, eragile antropometrikoak hartzeaz arduratzen naiz, ospitaleratutako unean duen pisuaz, ohiko pisuaz, IMCaz eta altueraz gain. Egonaldia luzatzen zaien pazienteen kasuan, zazpi egunean behin pisatzen ditut. Ospitaleratzeko analitikarekin batera egiten da CONUTa, eta alta jasotzean beste bat egiten zaie.
Lehen solairuko langileen jarrera bikaina da. Sekula ez dira kexatu, eta beti portatu dira bikain nirekin, behar dudan guztian lagunduz
Zenbat paziente artatzen dituzu egunean?
Egunero 30 paziente aktibo ditut batez beste. Talde horretan daude ospitaleratu berriak, eta baita ikerketako onarpen arauak betetzen dituztenak eta alta jaso ez arren ikerketaren barruan daudenak.
Nola nabaritzen duzu haien eboluzioa?
Hasieran mekanikoagoa zen guztia. Orain galderak ere buruz dazkit. Denbora irabazten ari naiz, lehen estreina pisatu egiten nituelako, eta galderak gerora egin. Orain, pisatu ahala egiten dizkiet galderak eta pazienteak hobeto ulertzen du zertan ari naizen, egoera naturalago eginaz. Pozik joan eta etorriarazten nau. Niri asko gustatzen zait pertsonekin tratatzea. Jendearen baietza lortzea, hasieran zailagoa den arren. Duela gutxi ikerketan parte hartu nahi ez zuen paziente bat egokitu zitzaidan, eta bukaerarako irabazi nuen. Nik ulertze dut bakoitzak bere gauzak dituela, baina ikerketarekin deskonektatzeko modua egiten dute eta ekintza ezberdin batera gehitzen dira.
Zer moduzko harrera egin dizute 1. solairuko langileek?
Bikaina. Ez dut kexarik. Alderantziz. Inor ez didate arazorik jarri eta beti portatu dira bikain nirekin eta behar dudan guztian laguntzen naute. Agian, hasieran bazegoen ikerketa zama bat izateko beldu hori, baina azkenerako ikusi da zirudiena baino errazagoa dela. Solairu guztiak arazorik gabe laguntzen du.
Egunero 30 paziente aktibo ditut datu basean, bataz beste
Gainera egunerokotasunean baliagarri zaie...
Bai. Erizaintzak tartean behin pazienteak pisatzen ditu, eta horretarako oin-baskula bat du, eta ez da nik daramadan pisaketa-aulkia bezain erosoa. Hala, haiek probesten dute nik pisatzea, eta datua kontsulta grafikoan sartzen dute. Ez haiek soilik. Tiano doktoreak badu egunero pisatu behar duen paziente bat, eta zuzenean niri galdetzen dit. Haiek badakite laguntzeko nagoela, eta pozik egiten dut nik.
Eta pazienteek?
Zu ezagutzera iristen dira. Polita da, jendeak zurekin konektatzen duelako, bere gauzak kontatzen dizkizulako, eta gero kalean ezagutu egiten zaituelako. Duela gutxi gertatu zitzaidan musikaria den paziente batekin. Hilabete egon zen ospitaleratua, eta zazpi egunez behin pisatu egiten nuen. Topo egin nuen, eta esan zidan erori egin zela eta berriz ospitaleratu behar zutela. Pertsona batek gertuko bat bezala hartzea oso pozgarria da. Gehien gustatzen zaidana haiengan konfiantza sortzen dudanaren sentipena da. Gauza pertsonalak kontatzen dizkidate. Helburu jakin batekin hasten da, pisatzea eta ikerketarako datuak biltzea, baina barrenak askatzeko une bat izanez amaitzen da. Azkenerako, jendeak behar du norbaitek entzun dakion.
Comments