top of page
  • Foto del escritorAsuncion Klinika

Cristian Tiano kardiologoak hipertentsio arterialari buruzko hitzaldia emango du asteazkenean

Asuncion Klinikako Kardiologia Zerbitzuko Cristian Tiano kardiologoak "hipertentsio arteriala: etsai ikusezina" online hitzaldia eskainiko du asteazkenean, martxoaren 24an, 18:00etan, zentroko sare sozialen bidez, Osasuna Etxean kanpainaren barruan. Zentro tolosarrak pazienteak ahaldundu nahi ditu, ohitura osasungarriak eta osasunaren ezagutza zabalduz, adituen eta profesionalen bitartez.



Espainiako biztanleriaren %40 inguru hipertentsoa da, eta kalkulatzen da pertsona horien %37 baino gehiago diagnostikatu gabe daudela. Hipertentsio arteriala eragiten duten arrazoi espezifikoak oraindik ezagutzen ez diren arren, hipertentsio arteriala jasaten duten pertsona gehienetan agertzen diren zenbait faktorerekin lotu da. Klinikoki, baliteke hipertentsioak sintomatologiarik ez ematea edo, aitzitik, buruko min handiak, aurpegiaren kongestioa, goragalea, gorakoak eta ikusmen lausoa agertzea. Sintoma horiek bat-bateko tentsio-igoerekin gertatzen dira. Kasu gehienetan, ohiko azterketetan edo aldizkako azterketa medikoetan pazientearen tentsioa neurtzean antzematen da arazoa, eta espezialistak pazientearen tentsioaren jarraipena egiten du.




Horiek izango dira Cristian kardiologoak martxoaren 24an, asteazkenean, 18:00etan, eskainiko duen hitzaldian jorratuko dituen gaietako batzuk, eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Asuncion Klinikaren youtube eta facebook profilen bidez. Emanaldiaren egunean zuzenean jarraitu ezin dutenek ere izango dute aukera, ondoren, sare sozialen bidez.



0 comentarios
bottom of page