• Asunción Klinika

Zerkausiak ‘Elikatu zure osasuna’ hitzaldia hartuko du ostegunean, 18:00etan

Asunción Klinikako kardiologo Luis Sollet doktoreak, Ariane Núñez, nutrizionistak eta Hika Txakolindegiko sukaldari Roberto Ruizek emango dute hitzaldia

Osasuna Kalean kanpainaren barruan Asunción Klinikak antolatutako saioa da; lau hitzaldi egin dituzte ekainean eta uztailean

Ekitaldian elikadura osasuntsuak arrisku kardiobaskularreko faktoreak murrizteko duen garrantzia azpimarratuko dute

Obesitatea gehien hedatutako arrisku faktore zabalduenetarikoa; dieta orekatu batek eta kirola egiteak hura kontrolatu dezakete

Tolosako Zerkausiak ‘Elikatu zure osasuna’ hitzaldia hartuko du datorren ostegunean, uztailak 11, 18:00etan. Asunción Klinikak antolatutako Osasuna Kalean kanpainako laugarren eta azken saioa izango da. Klinikak Assumptio Proinnova Fundazioaren bidez antolatutako kanpainak herritarrak bere eguneroko jardunari eragiten dioten gai medikoez hezi eta ohitura onak txertatu nahi dizkie.


Kanpainari ginga jartzeko arduradunak Asunción Klinikako kardiologo Luis Sollet doktorea, Ariane Núñez, nutrizionista eta Hika Txakolindegiko sukaldari Roberto Ruiz izango dira. Hirurek mahai borobil batean parte hartuko dute, show cooking eta guzti, eta Elikadura eta Arrisku Kardiobaskularrerako Faktorrez mintzatuko dira. Sollet doktoreak egingo du hori, Núñezek dieta orekatu bat mantentzeko gakoak emango dizkigun bitartean, eta Ruizek, bere aldetik, unean kozinatuko du bertaratutakoek dastatu ahal izango duten menu bat.


Nuñezen arabera, obesitatea arrisku faktore zabalduenetako bat da gure gizartean: “Geroz eta gehiago jaten ditugu produktu ultraprozesatuak, maila eskaseko grasa begetalak dituztenak, eta azukre pila bat. Gainera, gero eta denbora gutxiago dugu eta kirola egitea alboratu egin dugu. Bi faktore horiek pisuz handitzea dakar”. Hargatik, nutrizionistak aurrez egindako produktuak dastatzeari uko egiteko aholkatzen du: “Hasteko, bolleria moduko produktua alboratu, aurrez prestatutako jakiez eta etxean egin ez diren izozkiez gain. Grasa txarra duten jakiek azukre asko dute, eta pisua handituko digu. Gaur-gaurkoz ez ditugu eguneko hiru fruta piezak jaten, eta barazkiak janaldi batean soiilik sartzen ditugu. Gutxi gainera, gure dietaren oinarri izan beharko luketenean”.


Núñezek dio dieta ez zaintzeak eragin ankerrak izan ditzakeela gure osasunean: “Elikadura txarrak intsulinarekiko erresistentzia handitzen du, eta grasa gehiago biltzen du. Horrekin kolesterola hazten da eta odol hodiak zanpatuz presioak gora egiten du. Uneren batean, obesitatearekin hipertentsioa, diabetes eta hiperkolesterolemia izan ditzakegu, iktusa edo bihotzeko pairatuz”.


Iktusa edo bihotzekoa pairatzea saihesteko, Núñezek dio arrisku faktore kardiobaskularrei aurre egiteko modu onena bertako produktuak beren garaian jatea dela. Hala, Roberto Ruizek bertako produktuak erabiliko ditu, piperrak eta tomatea kasu, mahaiarekin batera izango den show cookingean. Hark emango dio amaiera ekainean eta uztailean egindako Osasuna Kalean kanpainari.

Hitzaldia: Elikatu zure osasuna

Hizlariak: Dr. Luis Sollet,Asunción Klinikako kardiologoa; Ariane Núñez, nutrizionista; y Roberto Ruiz, Hika Txakolindegiko zuzendaria.

Lekua: Zerkausia

Eguna: Uztailak 11 osteguna

Ordua: 18h

Antolatzailea: Asunción Klinika



©2019 by Asunción Klinika