• Asunción Klinika

"Esplenomegalia linfoma bat garaiz antzemateko lehen sintoma izan daiteke"


Dr. Jhonatan Wong doktore hematologoak “Esplenomegalia: Orientación Diagnóstica” saio klinikoa eskaini zuen Kafe Klinikoen barruan. Gaixotasun horren inguruan aritu ginen harekin, garrantzitsua baita garaiz antzematea hura eragiten duten kausak.


Zer da esplenomegalia?

Esplenomegalia barearen ezohiko hantura da. Abdomenaren goiko ezkerraldeko aldean dagoen organua da barea, eta ohiko legez, azken saihetsen azpian egoten da. Zenbait funtzio ditu. Nagusia, gure defentsen linfozitoen produkzioa eta heltzea. Odoloaren filtrazioa da beste bat, makrofago deritzen zelulen bitartez. Iragazki lanak egiten dituzte bakteriek kaltetutako odol zelulak garbituaz. Esplenomegalia deritzo barea hazieta ukitu daitekeenean. Ohiko eran, handituta dagoela esaten da 12 zm baino gehiago neurtzen dituenean, baina sabela ukitzean igartzeak esan nahi du arazoren bat badagoela.

Zeintzuk dira barearen ezohiko hanturaren arrazoiak?

Arazo hepatiko bat da arrazoi nagusiena. Odoleko tentsioa hazi, handitu edo fibratzea eragiten duen gibeleko edozein arazok barearen hantura sortzen du. Beste kausa batzuk, ez direnak horren ohikoak, infekzio biralak edo mononukleosi infekziosoak kasu, esplenomegalia eragin dezakete pertsona gazteetan. Beste batzuetan, ez horren ohikoak, linfomak edo prozesu tumoralak aurki ditzakegu, zeintzuek barea infiltra dezaketen.


Badaude linfomak, pazienteei gehiegi erasan gabe, pisu galketak edo ganglio ukigarriak kasu, barearen handitzea dakartenak

Zeintzuk dira esplenomegaliaren ondorioak?

Garrantzitsuena, barea haustea. Asko hazten bada, hausteko arriskuan dago. Kasu horretan odol asko botatzen da, eta berehala konpondu beharreko arazo kirurgikoa da.


Zein espezialistak jarri behar dio arreta gehien arazo horri?

Lehen mailako arretako sendagileak, hura baitago pazienteekin hartu-eman zuzenean. Sendagile horrek ondo daki nola egin aurre barearen hanturari, zein proba egin, eta noiz bidali espezialistarengana edo jarraipena egin. Hala, behar ez den kezkatik salbuetsiko du pazientea, eta lan karga arinduko die arlo espezializatuagoei.


Esplenomegalia detektatzea garrantzitsua da oharkabean igaro daitezkeen beste gaixotasunak detektatzeko?

Bai. Bereziki, odoleko gaixotasunetan da garrantzitsua, anemiak, linfomak edo leuzemiak kasu, beren eboluzioan bareari eragiten baitiote. Izan liteke gaixotasun horiek, pazienteari gehiegi eragin gabe, barea handitzea erator dezaketela. Adbidez, esplenomegalia izan daiteke linfoma detektatzeko lehen sintoma. Horregatik da garrantzitsua aurkitzen jakitea.

©2019 by Asunción Klinika