top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Zugatik, guztiogatik, txertatu zaitez gripearen aurka!

Gripearen aurkako txertatzea baliagarria da birus estazionalen bidezko infekzioa prebenitzeko, herritarrei kontagioa ekiditeko eta neumoniaren gisako okertzeak saihesteko. Gaixo kronikoen, haurdunen edo 65 urtetik gorakoen gisako arrisku taldeetan beharrezkoa da. Baina bereziki garrantzitsua da osasun langileen artean, ospitaleratutako pazienteen %17 haien ingreso aldian kutsatzen direla kalkulatzen baita.


Gripea eta osasun langileak

Osasun langileak ez dira soilik gripeaz kutsatzeko arrisku gehiago dutenak, haren transmisio nosokomialaren eroale ere bai baitira. Halere, estatuko osasun langileen txertatze kopurua ez da %30etik igotzen.


Zergatik hasten da txertaketa kanpaina hotzak iritsi aurretik?

Birusaren aurkako inmunitateak lau aste inguru behar ditu garatzeko. Gripearen epidemiak urtarrilean eta otsailean jotzen du goia, eta hargatik, komeni da arrisku taldeetan egoteagatik txertoa hartu behar duten horiek hilabete pare bat lehenago egitea, gripearen birusaren aurka antigorputzak sortu eta infekzioari aurre egiteko prest egon daitezen.


Zergatik da garrantzitsua urtero txertatzea?

Arrisku taldeetako pertsonek urtero txertatu behar dute, hark urtarokako babesa soilik eskaintzen duelako. Sorburu zirkulanteak aldatu egiten dira eta mutazio antigeniko txikiak gertatu daitezke, txertoaren aurkako antigorputzen eraginkortasuna murriztuz. Halaber, negu giroa iristen denean gripearen aurkako antigorputzak ia amaituta egoten dira eta gripearen aurkako txerto berri batekin indartzea beharrezkoa da, hark 12 hilabeteko inmunitate garantia eskaintzen baitu.


Gripearen epidemiako garai gogorrena urtarrilean eta otsailean ematen da, beraz, komeni da arrisku taldeetan egoteagatik hura hartu behar dutenek pare bat hilabete lehenago hartua izatea

Nolakoa da 2019-20 aldi honetarako txertoa?

Txertoa urtero prestatzen da aurreko urteko gripearen birusaren sorburu zirkulantearen arabera, eta hego hemisferioko neguaren arabera. Datu horiekin, OMEk 2019-20 kanpainarako aholkatutako gripearen aurkako txertoa tribalentea da, horrek hiru zepa ezberdin dituela esan nahi duelarik.


Gripea, zifratan

Gripea ez da infekzio hutsala, eta gainera, orokortua da, pertsona kopuru handi bati eragiten baitio urtero. Hala, 2017-18 aldian 700.000 kasu arin izan ziren Espainian, 52.000 ospitaleratze, zeinetatik 14.000k okertze larriak izan zituzten eta 3.000 ZIUn (Zainketa Intentsiboen Unitatean) sartu ziren.


Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko kanpainan, 1662 kasu amaitu ziren ospitaleratze batekin, eta haietatik 435 larri egon ziren. Gripeak hiladako pertsona kopurua 79koa izan zen. Eta haietatik erdiek ez zuten txertorik hartu, Osakidetzaren datuen arabera.

0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page