top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Osasuna Etxean: doako Online jardunaldia, COVID-19ren aurkako "Osasun fisiko eta mentalari" buruz hi

Osasuna kalean paziente eta herritarrak osasunaren zaintzan ahaldundu nahi ditugun osasun-dibulgazioko hitzaldiak dira. Oraingo honetan, kanpaina hau etxe guztietara hurbildu nahi dugu, eta, egoera epidemiologikoa dela-eta, online asistentzia-sistemara aldatu. Osasuna Etxean ekimenaren helburua osasuna zabaltzea da oraindik ere. Ostiralean, Apirilak 3, 12:00etan gure sare sozialen bidez, zuzeneko emankizunak jarraitu ahal izango ditu jendeak.

Koronabirusaren pandemiak pertsonen egunerokotasuna errotik aldatu du. Birusaren hedapen azkarrak segurtasun neurri drastikoak hartzera behartu gaitu, berrogeialdia kasu. Herritarrak etxean egotea da egun gehiena Covid-19 kutsatzea modu egokian geldiarazteko modu bakarra, baina horrek ez du esan nahi informazio jardunaldiez gozatu ezin duenak jendeak euren etxeetatik mugitu gabe.

Egoera ikusita, Asuncion Klinikatik Osasuna Kalean gure agenda geldiarazi behar izan dugu. Erabiltzaileak eta pazienteak informatzen eta entretenitzen jarraitzeko beste aukera bat emate aldera, OSASUNA ETXEAN online jardunaldia egitea erabaki dugu. Osasun-arloko profesional askok ere etxean egon behar dute pazientearen segurtasunagatik. Horregatik, ekimen berri honekin elkartasunez bat egitea erabaki dugu, #EntreTodxsLoParamos #GuztiokGelditukoDugu leloa daraman ekimen berri honekin.

Ostiralean, apirilak 3, 12: 00etan gure sare sozialen bidez, zuzeneko emankizunak jarraitu ahal izango ditu jendeak. Guztiak kronometratuta daude eta ordutegi espezifikoa dute, aurrez aurreko jardunaldia balitz bezala. Horrela, bat egiten dugu etxean geratzeko ideiarekin, herritar guztiak kontzientziatzeko koronabirusaren aurrean hartutako segurtasun-neurriei buruz.



Gai ugari berrogeialdian

Asuncion Klinikak egingo duen online jardunaldi honetan hainbat gai izango ditugu, informazioa zabaltzeko eta entretenitzeko. Lehenengo blokean, Nutrizioa eta Osasun Fisikoa izenekoan, Ariane Nuñez dietista-nutrizionista izango dugu. Elikadura osasungarria eta egoeraren aurkako erosketa oldarkorren kontrolari buruz hitz egingo du; Luis Sollet kardiologoak koronavirusaren aurkako gomendio batzuk emango dizkigu paziente kardiobaskularrentzat; Jeny Rodríguez eta Xabi Gonalez prestatzaile fisikoek blokea amaituko dute, etxean egiteko ariketa eta errutina sinple eta praktikoekin.

Bigarren blokea Euskarazko entretenimenduari buruzkoa izango da; Koldo Urrestarazuk, klinikako Euskara Batzordeko koordinatzaileak, berrogeialdi hau entretenimenduz amaitzeko esteka eta gomendio batzuk emango ditu. Azken blokea Osasun Mentalari buruzkoa izango da; Montserrat Corchete psikologoak entzierrotik geratzen diren egunei eta konfinamendu osteko egunei nola aurre egin azalduko du.

0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

Comments


bottom of page