Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCODN) eta Nutrizio eta Dietetikako Espainiako Akademiak ohartarazi duten arren elikadurak ez duela, berez, koronabirus berriak eragindako infekzioa saihesten edo sendatzen, infekzioen aurrean defendatzeko eta erantzuteko mekanismoek eta berreskuratzeko gaitasunak lotura estua dute pertsonen nutrizio-egoerarekin. Horregatik, garrantzitsua da elikadura-patroi egokia izatea gure defentsa naturalak indartzeko, gure organismoaren erantzuna hobea izango baita infekzioak eragiten dituzten agente patogenoen aurrean. Aste honetan Ariane Nuñez dietista-nutrizionistak galdera eta erantzun sorta bat proposatzen dizue, entzierroko hurrengo egunetan gure defentsak altu mantentzeko: nola elikatu behar gara? Zer izan behar dugu gure despentsetan? Zer elikagai komeni zaizkigu gure defentsak mantentzeko?
Zure despentsan jaki hauek edukitzea interesatzen zaizu, berrogeialdi hau osasuntsu mantendu nahi baduzu:
Despentsa
Espeziak (bereziki, kurkuma, kanela, piperbeltz eta jengibrea)
Kafea eta infusioak
Olo-malutak edo azukrerik gabeko artoa (ezin hobea gosari osasungarri eta nutritiboa prestatzeko)
Barazki-kontserbak (orburuak, menestra, ilarrak, etab.)
Arrain eta itsaski naturalak (muskuiluak, atuna, berdela, txirlak, berberetxoak, izokina, etab.)
Tomate naturala
Lekaleak, aleak edo kontserbak, arroza eta fruitu lehorrak
Tuberkuluak, frutak eta barazkiak (patata, boniatoa, tipula, kalabaza, baratxuria, laranjak, mandarinak, banana, etab.)
Edariak (esne edo edari begetala eta oliba-olio birjina estra)
Hozkailua
Arrautzak
Fruta eta barazki freskoak (azenarioa, marrubiak, kiwiak, brokolia, etab.)
Jogurt naturala edo azukre erantsirik gabeko soja-jogurta
Izozkailua
Barazki izoztua eta zatitua (tipula, ziazerbak, azenarioa, piperrak, etab.)
Etxeko plater prestatuak errazioen bidez (adibidez, barazkiekin egositako dilistak)
Haragiak (ahal dela, oilaskoa edo indioilarra bezalako hegazti-okela) eta arrainak (arrain zuria eta urdina, tamaina txikikoak)
Eta, orain badakizula zure despentsa, hozkailu eta izozkailuan eduki behar duzuna, nola mantendu ditzakegu gure defentsak koronabirusaren aurrean? Zein elikagai jan behar ditugu? Sasoiko elikagaiak lehenetsiko ditugu, hotzeriei aurre egiten lagunduko digutenak:
Azalorea lagungarria da immunitate-sistema indartzeko, gurutzaontzietan dagoen konposatu bati esker, hesteen defentsen eragina estimulatzen baitu.
Brokolia, gurutzefa bat izateaz gain, A eta C bitaminetan aberatsa da, normalean elikagai hau ez da A bitaminarekin lotzen, laranja eta gorri koloreko barazkiekin erlazionatzeko joera baitago, baina A bitamina hau antioxidatzaile indartsu bat da, ikusmen ona izateko beharrezkoa dena.
Tipulak eta baratxuriak, euren flavonoideei esker, propietate antibiotikoak dituzte eta tentsio arteriala mantentzen laguntzen dute.
Kiwia, laranja edo mandarinak bezalako fruta zitrikoak. Bitamina horrek landareetan dagoen burdina xurgatzen, nekeari aurre egiten eta infekzioen aurkako defentsak estimulatzen laguntzen baitu.
Ez ahaztu jengibrea, ezkaia, kurkuma eta piperbeltz espezieak.
Eta, hainbeste ordu etxean, zer egingo dugu mokadutxoarekin? Zer egin dezakegu osasuntsu egoteko?
Saiatu etxean produktu ultraprozesaturik ez izaten (gailetak, opilak, pizzak, etab.) Etxean badituzu, litekeena da haiengan pentsatzea, eta ziurrenik, lehenago edo geroago, jan egingo dituzu.
Planifikazio ona funtsezkoa da; jatordu nagusiak eta zure hamaiketakoa edo askaria antolatu.
Mantendu zure burua entretenituta (serieak, dokumentalak, liburuak, etab.)
Etxean aktibo mantendu (saltsa, pisuak, abdominalak, etab.)
Duzun gose mota identifikatzen saiatu, hau da, benetan gose zarenean jan.
Jan zuntzetan aberatsak diren elikagaiak, aseta mantentzeko, janari bakoitzean barazkiak eta frutak gehituz.
Elikagai proteikoak jan (haragia, arraina, arrautzak eta lekaleak), proteinak gu asetzen laguntzen baitu.
Espero dut aholku hauek interesgarriak izatea eta etxean berrogeialdia ahalik eta atseginena izatea.
Comments