Aste honetan Diabetesaren Munduko Eguna ospatzen da, zehazki azaroaren 14an. Gaur egun, 442 milioi heldu inguruk diabetesa dute munduan, baina zer gertatzen da gaixotasun honetan? Eta, Gabonak gainean ditugula, zer egin dezakete diabetesa duten pertsonek eta hauen familiako kideek haiei laguntzeko?
Zer da Diabetesa?
Diabetesa gaixotasun kronikoa da, pankreak intsulina nahikoa ekoizten ez duenean edo organismoak ondo erabiltzen ez duen intsulina produzitzen duenean agertzen da.
Glukosa erregai metaboliko garrantzitsua da hainbat organorentzat, adibidez, garunarentzat eta nerbio-sistema zentralarentzat eta intsulina da zelulak sartzeaz eta energia hornitzeaz arduratzen den hormona.
Arazoa hauxe izan daiteke: pankreak ez duenean intsulina nahikoa sortzen (1 motako diabetesa) edo zelulek ez dutenean intsulinarekiko erresistentziarik identifikatzen edo erakusten (2 motako diabetesa). Mota honek mundu mailako kasu gehienak irudikatzen ditu eta bizimoduarekin erlazionatuta dago erabat.
Zer egiten dugu Gabonetan?
Festa hauetan, diabetesa duten pertsonek besteen menu bera har dezakete; data hauetan tipikoak eta tradizionalak diren ideiak soilik jarri beharko ditugu mahai gainean, baina beti osasuntsuak badira. Jarraian, menua hobetzeko zenbait aholku emango dizkizut:
Aukeratu karbohidrato gutxiko gosegarriak. Adibidez: entsalada, otarrainxkak eta perretxikoak, muskuiluak lurrunetan, ozpin-pepinoa eta tipula, arrain zopa edo izokin ketua.
Prestatu bigarren platera labean edo plantxan; barazkiekin lagunduta joan daitezke (piperrak, tipula eta perretxikoak). Hona hemen iradokizun batzuk nahi duzunaren arabera: arrainak (bakailao pil pilean), haragia (untxia barazkiekin edo oilasko bular betea labean) edo aukera begetarianoak (barazkiz, soja ehunduaz eta gaztaz beteriko alberjiniak).
Saihestu ogia otorduetan, ziur asko Gabonetako postre tipikoa (turroi zati bat edo polboroia) jango baituzu. Gabonetako gozoki klasikoak aukera osasuntsuengatik alda ditzakezu, adibidez, jogurta ananarekin, mangoa edo papaia eta txokolate ilunaren zatitxoekin.
Errezeta: Txokolatezko natila osasuntsuak
Kakia indize gluzemiko ertaineko eta karga gluzemiko txikiko fruitua da. Errezeta hau prestatzeko, osagaiak irabiatu besterik ez duzu egin behar, zerbitzatu katilu batean eta nahi baduzu fruitu lehorrekin apaindu. Osagaiak hauek dira:
2 kaki heldu
Jogurt arrunt 1 edo 150ml edari begetal (adibidez, soia esnea)
Kakao hutsa koilarakada 1
Receta: Txokolatezko pasteltxoak
Errezeta hau oso egokia da Urte Berriko afarirako eta 10 minutu besterik ez dituzu behar prestatzeko!
Osagaiak:
40g arroz puztu
1 txokolate tableta (% 85 kakaoa)
Koko olio birjina estra koilarakada 1
Irindutako almendra 3 koilarakada
Ahabiak
Prozedura:
Kazola batean hautsitako txokolatea eta koko olioa gehitu, urtu su motelean.
Behin urtu ondoren, kendu berotik eta gehitu arroza eta almendra puztuak. Ondo nahastu dena.
Egindako nahasketa molde bakoitzean gehitu, ondoren jarri ahabi batzuk erdian. Estali berriro eta nahastu. Berdina errepikatu guztiekin.
Jarri hozkailuan gutxienez 2 orduz. Denbora pasatu ondoren, jaten gozatu. Mantendu beti hozkailuan.
ARIANE NUÑEZ NUTRICIONISTA
Formakuntza
- Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua Euskal Herriko Unibertsitatean
- Nutrizionizta Elkargokidea (EUSOO301)
Líneas de investigación / intereses
- Elikadura begetariano eta beganoa
- Haurren elikadura
- Digestio mailako gaixotasunak
Lan zentroak
- Belate Mediku Zentroa
- Ordizia Mediku Zentroa
Comentarios